Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Aurkezpen orokorra
Misioa:
“Administrazio berritzailea eta irekia sortzea, gizarteari kalitatezko zerbitzuak, eraginkorrak, efikaziadunak eta seguruak emango dizkiena, ingurunearekin elkarlanean eta herritarren parte-hartze aktiboa aintzat hartuta; hau da, pertsonak izango dira aldaketaren protagonista. Hori guztia, gainera, gobernantza-balio berriak oinarri hartuta egingo da, hots: irekia izatea, emaitzetara bideratutako orientazioa, gardentasuna eta berrikuntza”.
Ikuspegia:
“Euskadiko Administrazioa herritar arduratsuen eta gizartearen ongizatearen alde lan egiteaz harro dauden zerbitzu publikoko profesionalen arteko harreman-gunea”
- Berrikuntza Publikoaren Plana 2014 - 2016 jaitsi (PDF - 2,68 MB)
- I. Eranskina: Proiektuen eta Azpiproiektuen Fitxak jaits (PDF - 1,42 MB)
- II. eranskina: Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Erkidearen Bilakaera Plana 2014-2016 jaitsi (PDF - 1,86 MB)
Jarrai gaitzazu...
Gordailu digitalak
Aurkezpen bideoak
Acceso al blog del Plan de Innovacion Publica
Helburu estrategiakoak:
- Administrazio irekia: Administrazio publikoan gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea.
- Administrazio eraginkorra: Hainbat bide erabiliz (aurrez aurrekoa, telefonoa, Internet...) eskura daitezkeen kalitatezko zerbitzuen eskaintza garatzea.
- Administrazio efizientea: Administrazio-kudeaketan efizientzia hobetzea; horretarako, erakundea egokitu, prozedurak erraztu eta teknologia eguneratu behar da.
- Administrazio berritzailea: Administrazioan berrikuntza sustatzea, herritarrak eta profesional publikoak sartuz politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan.?
Ardatz Estrategikoak:
Proiektuak eta azpiproiektuak
Proiektu eta azpiproiektu bakoitzaren informazioa ikusteko sarbidea:
Antolaketa-eredua
BPP 2014-2016aren kudeaketa-eredua ondoko administrazio atalek osatzen dute, planaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta jarraipenaz arduratzen direnak:
Zuzendaritza Batzordea
- Funtzio Publikoko sailburuordea
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria
- Funtzio Publikoaren zuzendaria
- Zerbitzuen zuzendaria
- Gobernu Irekiaren zuzendaria (Lehendakaritza)
Koordinazio Batzordea
- Funtzio Publikoko sailburuordea
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria
- Funtzio Publikoaren zuzendaria
- Gobernu Irekiaren zuzendaria (Lehendakaritza)
- Zerbitzuen zuzendariak
- Erakunde autonomoen zuzendariak
Jarraipen Batzordea
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako proiektuen arduraduna
- Zuzenean-eko teknikaria
- Web Zerbitzuko teknikaria
- Zerbitzuen Ikuskapeneko teknikaria
- Funtzio Publikoko teknikaria
- EJIEren ordezkaria