Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Aurkezpen orokorra

Misioa:

“Administrazio berritzailea eta irekia sortzea, gizarteari kalitatezko zerbitzuak, eraginkorrak, efikaziadunak eta seguruak emango dizkiena, ingurunearekin elkarlanean eta herritarren parte-hartze aktiboa aintzat hartuta; hau da, pertsonak izango dira aldaketaren protagonista. Hori guztia, gainera, gobernantza-balio berriak oinarri hartuta egingo da, hots: irekia izatea, emaitzetara bideratutako orientazioa, gardentasuna eta berrikuntza”.

Ikuspegia:

“Euskadiko Administrazioa herritar arduratsuen eta gizartearen ongizatearen alde lan egiteaz harro dauden zerbitzu publikoko profesionalen arteko harreman-gunea”

Jarrai gaitzazu...

Gordailu digitalak

Aurkezpen bideoak

Acceso al blog del Plan de Innovacion Publica

Helburu estrategiakoak:

  • Administrazio irekia: Administrazio publikoan gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea.
  • Administrazio eraginkorra: Hainbat bide erabiliz (aurrez aurrekoa, telefonoa, Internet...) eskura daitezkeen kalitatezko zerbitzuen eskaintza garatzea.
  • Administrazio efizientea: Administrazio-kudeaketan efizientzia hobetzea; horretarako, erakundea egokitu, prozedurak erraztu eta teknologia eguneratu behar da.
  • Administrazio berritzailea: Administrazioan berrikuntza sustatzea, herritarrak eta profesional publikoak sartuz politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan.?

Ardatz Estrategikoak:

Ardatz estrategikoak

Proiektuak eta azpiproiektuak

Proiektu eta azpiproiektu bakoitzaren informazioa ikusteko sarbidea:

Antolaketa-eredua

BPP 2014-2016aren kudeaketa-eredua ondoko administrazio atalek osatzen dute, planaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta jarraipenaz arduratzen direnak:

Zuzendaritza Batzordea

  • Funtzio Publikoko sailburuordea
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria
  • Funtzio Publikoaren zuzendaria
  • Zerbitzuen zuzendaria
  • Gobernu Irekiaren zuzendaria (Lehendakaritza)

Koordinazio Batzordea

  • Funtzio Publikoko sailburuordea
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria
  • Funtzio Publikoaren zuzendaria
  • Gobernu Irekiaren zuzendaria (Lehendakaritza)
  • Zerbitzuen zuzendariak
  • Erakunde autonomoen zuzendariak

Jarraipen Batzordea

  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako proiektuen arduraduna
  • Zuzenean-eko teknikaria
  • Web Zerbitzuko teknikaria
  • Zerbitzuen Ikuskapeneko teknikaria
  • Funtzio Publikoko teknikaria
  • EJIEren ordezkaria

Ebaluazioa

PIP 2014-2016 planaren ebaluazio txostena

1. ardatza: Gardentasuna eta gobernu ona

Gardentasunaren eta gobernu onaren ardatzak zenbait premiari erantzuten die: gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren kulturan aurrerapausoak ematekoari; sektore publiko eta pribatuen arteko eta administrazioen arteko lankidetza-formula berriak ikertzekoari eta praktikan jartzekoari; eta politika publikoen emaitzak eta eraginak ebaluatzea sustatzekoari, politika horiek hobetu daitezen eta helburu zehatzak lortzera bideratu daitezen.

Ardatz estrategiko honen bidez euskal administrazioan martxan jarritako gardentasun- eta partaidetza-esperientziak finkatu eta horietan sakondu nahi da. Esperientzia horiei esker, dagoeneko lortu dira zenbait helburu garrantzitsu; esate baterako, estatu osoko gardentasun-sailkapenetako lehen postuan egotea eta datuak modu irekian eskaintzeko ataria sortzea (Open Data Euskadi).

Orain erakunde osoan sustatu behar da gardentasunaren kultura, euskal administrazioaren eguneroko funtzionamenduan zeharkako ikuspegi gisa erantsi dadin. Halaber, ardatz honen erronka ere bada modu eraginkorrean eta efizientean betetzea arlo honi buruzko oinarrizko araudi berriaren ondoriozko betebeharrak.

Gainera, ardatz estrategiko honen helmenak ere barne hartzen du herritarren partaidetza sustatzea politika publikoen diseinuan, gauzatzean eta ebaluazioan, bai eta berrikuntza sozialeko ekimenak sustatzea eta horietan parte hartzea ere.

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak gardentasunari eta gobernu onari dagokienez:

  • EAEren lidergoari eustea estatuko gardentasun-sailkapenetan eta nazioartean erreferentzia diren ereduetarantz urratsak ematea.
  • Urtean %10 haztea argitaratutako dataset-kopurua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Lege-proiektua onartzea.
  • Politika publikoen ebaluazioak argitaratzeko atari bat sortzea.
  • Politika publikoak behar bezala ebaluatzea, modu eredugarrian eta antolaketa-kulturan asko eraginez.
  • Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuria jendaurrean aurkeztea 2014. urtearen amaieran.
  • Parte-hartzearen aldeko formula berriak proposatzen dituzten bizpahiru proiektu pilotu sustatzea.
  • Etorkizuneko azterketa bat egitea jakiteko zer erreferentziazko administrazio-eredutarantz jo beharko litzatekeen.

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 1. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

2. ardatza: Herritarrekin elkarreragina

Ardatz estrategiko honen erronka zera da: herritarrentzako arretaren egungo kontzeptua hobetzea eta herritarrekin elkarreragina izateko beste eredu baterantz urratsak ematea; izan ere, elkarreragin hori kanal askoren bidez gerta daiteke, eta eredu berriak, ikuspegi integralarekin, kanal horiek guztiak jaso beharko ditu. Eredu berri horren ideia nagusia da administrazio-jarduera guztien erdigunean herritarrek egon behar dutela.

Ardatz honen helburu nagusia da Zuzenean herritarrentzako zerbitzua eta Eusko Jaurlaritzaren web-kanala hobetzea, arestian aipatutako herritarrekin elkarreragina izateko ereduarekin bat eginda. Asmoa da herritarrek administrazioarekin duten elkarreraginaren kalitatea hobetzea, bai eta barne-kudeaketa bera eta hainbat elkarreragin-prozesutan zeharka edo sail-mailan esku hartzen duten eragileen arteko koordinazioa ere.

Ardatz honetan beste alderdi batzuk ere barne hartzen dira: herritarrekin elkarreraginari dagokionez, kalitatearekin lotutako konpromisoak hartzea; konpromiso horiek beteko direla bermatuko duten kudeaketa-tresnak ezartzea; eta aginte-koadro bat ezartzea, herritarrekin izandako elkarreraginaren kudeaketaren jarraipena egiteko beharrezkoak diren datuak eskura edukitzeko.

Gainera, ardatz estrategiko honen helburua ere bada elkarreraginarekin lotutako zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea, batik bat sare sozialen eta herritarren hurbileko beste plataforma batzuen bidez izandako elkarreraginari dagokionez, unean bertan herritarren eskaerei eta itxaropenei buruzko informazio eguneratua jasotzeko iturria diren aldetik.

Ardatz honek barne hartzen duen beste alderdi bat da administrazio-hizkuntza erraztea eta estandarizatzea eta dokumentuak normalizatzea, EAEko bi hizkuntza ofizialak aintzat hartuta; izan ere, elkarreragina izateko oinarrizko elementua da hori.

Bestalde, ardatz estrategiko honen helburua ere bada zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan zerbitzuen katalogoari buruzko informazio osoa eta eguneratua argitaratuko da, zerbitzu elektronikoetara sartzeko bideak eta horien erabilgarritasuna malgutuko dira, erabiltzaileei arreta-zerbitzua emango zaie, eta zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzeko jarduera espezifikoak egingo dira KZgunea euskal sare publikoarekin lankidetzan.

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak herritarrekin elkarreraginari dagokionez:

  • Herritarrekin elkarreragina izateko eredua onartzea 2014ko abendurako.
  • Herritarren gogobetetasun-maila: 10etik 8.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea:
  • Herritarrak: Izapide elektronikoen %25
  • Enpresak: Izapide elektronikoen %75

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 2. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

3. ardatza: Antolaketaren egokitzapena

Hirugarren ardatz estrategiko honek premia bati erantzuten dio: administrazioaren antolaketa-egitura herritarren egungo beharrizanetara egokitzekoari, bai eta administrazio elektronikoa ezartzearen eta kudeaketa-sistema berriak martxan jartzearen ondoriozko lan egiteko modu berrietara ere.

Era berean, ardatz estrategiko honen helmena handiagotu egin da; izan ere, lanpostuen profilak eguneratu behar dira, funtzio berriak eta lanpostu bakoitzari dagozkion eskakizunak barne hartzeko, eta horiek gauzatzeko ardura duten langileak prestatu behar dira.

Gainera, ardatz estrategiko honetan barne hartuta dago administrazio elektronikoko zerbitzuen antolaketa-euskarria sortzea, bai Eusko Jaurlaritzan zeharka bai sailetan eta sektoreetan; izan ere, antolaketa-euskarri hori izatea funtsezko premia da egungo digitalizazio-mailarekin, eta euskarri hori ez izateak zailtasun handiak dakartza administrazio elektronikoa antolaketa osoan behar bezala ezartzeko garaian.

Bestalde, ardatz honen asmoa ere bada administrazio orokorra eta sektore publikoa dimentsionatzeko proiektua gauzatzea, horien egitura berrantolatzeko eta sinplifikatzeko eta gastu publikoa murrizteko.

Azkenik, ardatz honetan barne hartutako beste proiektu batzuen helburua administrazioaren barneko digitalizazioan aurrerapausoak ematea da; adibidez, paperaren ordez pixkanaka euskarri elektronikoa erabiltzea, ematen diren zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta administrazioaren funtzionamendua eraginkorragoa izateko bitarteko gisa.

Helburuak:

  • Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak antolaketaren egokitzapenari dagokionez:
  • EAEko sektore publikoaren egitura berrantolatzea eta sinplifikatzea:
  • %25 murriztea erakunde publikoen kopurua.
  • %20 murriztea haien zuzendaritza-egiturak.
  • Administrazio Orokorra eta Sektore Publikoa Dimentsionatzeko Plana egitea, helmen handikoa, 2014ko abendurako.
  • Kudeaketa-prozesu horizontalak ordenatzea, sinplifikatzea eta estandarizatzea.
  • Zerbitzu horizontalen antolaketa-egitura arrazionalizatzea.
  • Antolaketa-egitura egokitzea eta lanbide-profilak eguneratzea administrazio elektronikoaren ondoriozko lan egiteko modu berrien eskakizunen arabera:
  • Profilak eta lanpostuak berrikustea 2014ko abendurako.
  • Pixkanaka beharrezko hornidurak sortzea.
  • Lurralde-antolaketa egokitzeko ikerketa egitea 2015eko ekainerako.
  • Intranet berria ezartzea 2015eko abendurako.
  • Paperaren ordez haren baliokide elektronikoa erabiltzea Eusko Jaurlaritzako administrazio-prozeduretan

Abendua 2014 Abendua 2015 Abendua 2016
Digitalizatutako prozeduren % 5% 20% 50%
Digitalizatutako espedienteen % 25% 50% 75%

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 3. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

4. ardatza: Kudeaketaren hobekuntza

Ardatz estrategiko honen helburua Aurrerabide proiektua garatzea da. Proiektu horren asmoa da kudeaketa publikoa hobetzea, euskal herritarrek nahi eta behar duten administrazioa izan dezaten. Proiektu horren bidez kudeaketa-sistemak eta -prozesuak hobetu nahi dira, Eusko Jaurlaritzaren sailei eta administrazio-unitateei kudeaketa aurreratuaren eredu bat emanez, kudeaketa eraginkorragoa eta herritarrei balioa ematera bideratuagoa dagoen antolaketa-kultura ekarriko dituena.

Proiektuak anbizio handiko hedapen bat proposatzen du, erakunde osoan pixkanaka egingo dena. Horretarako, "Egiten Ikasi" izeneko prestakuntza-ekintza fase bat egingo da, eta datozen urteetan Eusko Jaurlaritzaren sailetako eta erakunde autonomoetako antolaketa-unitateek parte hartuko dute. Prozesu horren ondoren, kudeaketa aurreratuaren ereduaren arabera eta aldian behin, antolaketa-unitate bakoitzaren kudeaketa-ebaluazioa eta hobekuntza-plana egingo dira, antolaketa-unitate beraien partaidetzarekin.

Proiektu honen baitan kudeaketa hobetzeko kolaboratzaile-sare bat sortuko da, bertako langileak izan daitezen hobekuntza-planak ebaluatzen eta ezartzen laguntzen dutenak. Gainera, sare horrek kudeaketa aurreratuaren arloan aldaketa kulturala eragingo du.

Gainera, proiektu horren helburuetako bat da kudeaketa aurreratuaren eredua hezkuntza-administraziora, osasun-administraziora eta gainerako erakunde-administraziora hedatzea, bai eta hala eskatzen duten gainerako administrazio publikoetara ere.

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak kudeaketa hobetzeari dagokionez:

  • Kudeaketa aurreratuaren eredua onartzea Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bidez 2014ko ekainerako.
  • Eusko Jaurlaritzako antolaketa-unitateei kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzko prestakuntza ematea aurreikusitako egutegiaren arabera.
  • Antolaketa-unitateen diagnosia eta hobekuntza-planak ezarritako egutegiaren arabera egitea.
  • Kudeaketa hobetzeko kolaboratzaileen sarea martxan jartzea 2015eko ekainerako.

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 4. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

5. ardatza: Administrazio elektronikoa

Ardatz honekin administrazio elektronikoaren hedapena finkatu eta osatu nahi da Eusko Jaurlaritzaren sail eta erakunde autonomo guztietan. Helburua da erabilgarri dauden zerbitzu elektronikoen %100era iristea, zerbitzu horiek askoz ere gehiago erabil ditzaten herritarrek nahiz enpresek.

Ardatz estrategiko honen esparruan administrazio elektronikoaren antolaketa- eta funtzio-ereduari heltzen zaio, enfasi berezia jarriz zerbitzu elektronikoen antolaketa-euskarriaren sorreran, bai Eusko Jaurlaritzan zeharka bai sail- eta sektore-mailan; izan ere, antolaketa-euskarri hori funtsezkoa da gaur egun erabilgarri dagoen zerbitzu elektronikoen bolumena kudeatu ahal izateko. Uste da premia berezia dagoela Administrazio Elektronikoaren Zerbitzua martxan jartzeko (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzari atxikitakoa), bai eta zerbitzu horien erabiltzaileek izandako gorabeherei erantzuteko arreta-zentroa ere.

Bestalde, ardatz estrategiko honen konpromisoetako bat da herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateko duten eskubidea bermatzea eta, horretarako, aurrerapausoak ematen jarraitu behar da zerbitzu elektronikoak herritarren esku jartzeko bidean; hain zuzen, 2014-2016 epealdirako BPP indarrean dagoen bitartean, zerbitzuen %100aren estaldurara iristea da helburua.

Ardatz estrategiko honek proiektu espezifiko bat du administrazio publikoen artean datuak trukatzeko elkarreragingarritasuna sustatzeko eta hedatzeko, horietako edozeinek gordeta dauzkan datuak egiaztatzeko beharrik ez izateko. Administrazioen artean datuak trukatzeko elkarreragingarritasun-zerbitzu horiek faktore nagusietako bat dira administrazio-prozedurak sinplifikatzeko eta herritarrei nahiz enpresei kargak murrizteko.

Halaber, ardatz estrategiko honetan barne hartzen da Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Komunaren hobekuntza, Zerbitzu Elektronikoen euskarri den teknologia-azpiegitura korporatiboaren erabilgarritasuna, egonkortasuna, eskalagarritasuna eta errendimendua bermatzeko asmoz.

Azkenik, ardatz estrategiko honen helmenak EIZU proiektua ere barne hartzen du. Proiektu horrek giza baliabideak kudeatzeko egungo sistema informatikoen hobekuntza teknologikoa dakar, eta bere helburua da kudeaketa hori optimizatzea Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden hainbat kolektibotan.

 

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak administrazio elektronikoari dagokionez:

•   Zerbitzu elektronikoen kanpoko nahiz barneko erabiltzaileen gogobetetasun-maila igotzea.

  • Herritarren gogobetetasun-maila: 10etik 8
  • Barneko erabiltzaileen gogobetetasun-maila: 10etik 7

•   Zerbitzu elektronikoen kudeaketaren efizientzia hobetzea.

•   Zerbitzu Elektronikoen Unitatea martxan jartzea 2014ko abendurako.

•   2.000 pertsona prestatzea espedienteak elektronikoki kudeatzeko.

•   Elkarreragingarritasun-sistema orokorra martxan jartzea 2015eko abendurako.

•   Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateko eskubidea bermatzea.

Abendua

2014

Abendua

2015

Abendua

2016

Zerbitzu elektronikoen % (*)

70

85

100

(*) Zerbitzu elektronikotzat hartzen dira helburu duten digitalizazio-maila lortu dutenak.

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 5. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

6. ardatza: Elkarrekin sortuz berritzea

Ardatz honen helburua da herritarrek eta profesional publikoek politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte har dezaten lortzea, abiapuntutzat hartuta sektore publikoak modu eraginkorrean izan behar duela berritzeko gaitasuna. Hain zuzen, sektore publikoak egungo gizarteari balioa eta zerbitzua emateko konpromisoa du, eta gizarte konplexu eta aldakor horren erronkei erantzun nahi badie, berritzeko gaitasun horrek ahalik eta oinarri handiena eduki behar du. Administrazio irekia sustatzean datza, pertsonekin eta pertsonentzako sortuz.

Ardatz honek administrazio publikoaren barruan berrikuntzaren kultura garatzeko beharrezkoak diren plataforma eta agenda ematen ditu. Horretarako, sormena, erantzuteko gaitasuna eta kudeaketaren bikaintasuna sustatzen ditu.

Elkarrekin sortuz berritzearen ekimenak zeharkako izaera du plan honetan, eta beraz, 2014-2016 epealdirako BPPko ardatz estrategiko bakoitzak elkarrekin sortzearen ikuspegia jasoko du bere proiektuak diseinatzeko eta burutzeko garaian.

 

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak zeharkako ardatz honetan:

  • Herritarren gogobetetasun-maila eta administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuen efizientzia hobetzea.
  • Profesional publikoek zerbitzuen kudeaketaren eta berrikuntzaren hobekuntzan parte har dezaten sustatzea.
  • Herritarren erantzunkidetasuna bultzatzea, haiek ere zerbitzuak diseinatzen, ematen eta ebaluatzen parte har dezaten sustatuz.
  • Proiektu pilotu bat egitea gutxienez BPPren ardatz estrategiko bakoitzeko.

 

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 6. ardatz estrategikoa:

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

Azken aldaketako data: