Tokiko administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketa bateratua, 2023
[Toki administrazioko funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketa bateratua, 2023]
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lehiaketa bateratuan, deitzen dira lehiaketaz bete beharreko gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostu hutsak, gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak 25.1 artikuluan aurreikusten dituen ondorengo egoeraren batean aurkitzen direnak:
a) Toki-korporazioek lehiaketa arruntean deitu ez dituzten lanpostu hutsak.
b) Lehiaketa arruntean sartu arren, hutsik geratu diren lanpostuak.
c) Lehiaketa arruntean sartu arren, bestelako arrazoiak direla medio esleitu gabe utzi direnak.
d) Lehiaketa arrunterako deialdia egin ondoren hutsik geratu diren lanpostuak, baldin eta toki-korporazioak berariaz eskatu badu lanpostu horiek betetzeko.
Nori dago zuzenduta
Gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioak.
1. Gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioek hartu ahalko dute parte lehiaketa honetan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis) artikuluaren 2. apartatuko eta gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 17. artikuluan aipatzen diren azpi-eskaletan badaude. Bestalde, sailkapenaren arabera beren azpi-eskalei eta kategoriei dagozkien lanpostuak bakarrik eskatu ahalko dituzte.
Halaber, desagertutako toki administrazioko Idazkari, Kontuhartzaile eta Gordailuzainen Kidego Nazionalekoak diren eta egungo azpieskaletan sartu gabe dauden funtzionarioek ere (martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrak aipatzen ditu) parte hartu ahal izango dute, ondoko baldintzetan:
a) Hirugarren mailako idazkariek, Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalari gordetako lanpostuetarako
b) «Iraungitzeko» dauden udaletako idazkariek, gehienez ere 2.000 biztanle dituzten udalerrietako udaletako Idazkaritzetarako.
2.- Nolanahi ere, ondorengo hauek lehiaketa bateratuan parte hartzeko obligazioa dute, beren azpieskala eta kategoriako lanpostu guztietarako: martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 44.3 artikuluak aipatu egoeratakoren batean daudenek; hau da, behin-behineko izendapena duten funtzionarioek
Ez badituzte lanpostu guztiak eskatzen, zehaztu gabekoei dagokienez lehentasun-hurrenkera ezartzeari uko egin diotela joko da, eta balorazio-epaimahaiaren esku utzi dutela pentsatuko, zeinak lanpostu horietako edozein esleitzea izango baitu.
3. Honako hauek ezingo dute lehiaketan parte hartu:
a) Epai edo ebazpen administratibo irmo baten indarrez desgaiturik edo aldi baterako gabeturik dauden funtzionarioak, horietan ezarritako etendura-denbora igaro ez bada.
b) 7/1985 Legearen 92 bis artikuluko 11. apartatuari jarraikiz, kargugabeturiko funtzionarioek, zehapena jaso duten korporazio bereko beste lanpostu baterako, zehapenaren denboraldian.
c) Norberaren interesagatik edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzia egoeran dauden funtzionarioek, egoera horretan daudenetik hona bi urte igaro ez badira.
d) Edozein administrazio publikotan behin betiko izaeraz lortutako azken lanpostuan bi urte baino gutxiago daramaten funtzionarioek, salbuetsita toki entitate berean bere azpieskala eta kategoriako lanpostura lehiatzen den kasua.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.
Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus
Telefonoa: 945.018.171
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1075105Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
BALDINTZA TEKNIKOAK
Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:
- Sinadura elektronikoa: Esteka honen bitartez zure ordenagailua sinadurak egiteko gai dela egiazta dezakezu.
- Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek(PDF, 982 KB)).
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.
INSTRUKZIOAK
a) “Eskabidea” botoian sakatuz sartuko zara inprimaki elektronikoan.
b) Agertuko dira lau pauso:
1. Identifikatu
2. Datuak bete
3. Dokumentazio erantsi..
4. Sinatu eta bidali.
c) Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua