Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iruñako Oppidumaren Museoa

Iruñako aztarnategia Gasteiztik oso hurbil dago. Gaur egun indusketa lanak egiten ari dira bertan eta erakusketa txiki bat dago hantxe jarrita, iraunkorra, aztarnategira egindako bisitaldiaren osagarri moduan.

Gaur edo bihar La Hoyakoaren antzekoa izango den beste "bertako museo edo aztarnategi arkeologikoa"ren hasiera izan nahi du erakusketa horrek, erromatarren garaian Arabako hiririk garrantzitsuena zenaren bitartez, hau da, Iruñaren bitartez, Arabako erromatartzearen fenomenoaren nondik norakoak azaltzeko.

Erakusketa etxola prefabrikatu batean dago jarrita. Bertan azaltzen dira, argazki, testu eta marrazkien bidez nolakoa zen Iruñaren ezaugarriak zituen erromatarren hiri baten bizimodua. Erakusketa oso lagungarria da, dudarik gabe, herrixka honen aztarnak ulertzen laguntzeko; harresiak, hiriaren zati desberdinak, kaleak, eta abar.

ITXITA DAGO

Oppidum MuseoaHelbidea:

Biloda-Trasponte
01191 IRUÑA OKA
Tel.: 945 40 30 44
Faxa: 945 18 19 47

e-mail:
serviciomuseos@alava.net
Web:
www.araba.eus