Gastronomiaren Euskal Museoa
Gastronomiaren Euskal Museoa Arabako Laudio hiribilduko hirigunean bertan dago, Nerbioi ibaiaren ondoan, Zubiko Etxean. Jauregi honek hiru solairu ditu eta, inguruan, lorategi zabal bat.
Museoak sukaldaritzako eremu ezberdinen testigantza jaso nahi du bere baitan, bai etxeko jakien aldetik bei eta maila profesionalean egiten direnetik ere. Aretoetan garai ezberdinetako sukaldeak eta elikagaien prestakuntza hobetzeko asmatutako tresna bereziak daude. Tresna horien ondoan, elikagaien erabiltzaileak, hots, sukaldariak, goxogileak eta kamareroak aurkitzen dira, dagokien jantzi tipikoekin. Gai berezi gisa, euskal sukaldaririk nabarmenenak agertzen dira, baita gastronomi elkarteen fenomenoa eta gastronomi kofradien ikuspegi berezia ere. Horrez gain, Museoak liburutegi-hitzaldi areto bat ere badauka, bertan gastronomiari buruzko bibliografi bilduma eta mundu osoko jatetxeetako jaki-zerrenden bilduma aparta jasotzen direlarik.
Edukiak
Garai eta tankera ezberdinetako sukaldeak, etxekoak zein profesionalak eta jantoki bat. Azken horretan, azpimarragarriak dira entzute handiko sukaldariei buruzko aipamenak eta mundu osoko jatetxeetako karten bilduma. Horrez gain, bertan dago Gastronomiaren Euskal Akademiaren egoitza.
Helbidea
Maestro Elorza, 11
01400 LAUDIO
Tel. 944 03 49 40
Faxa 944 03 49 40
e-mail museogastronomico@laudiokoudala.net
Ordutegia
Ostiral eta larunbatetan: 17:30-20:30
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
Harrera
Doan
Zerbitzuak
Bisita gidatuak
Liburutegia