Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Langileak

Langileak atala beren bizitza pertsonala, familiako eta lanekoa hobeto uztartzeko interesa duten guztiei zuzenduta dago.

Informazioa eta baliabideak eskaintzen ditu, langileek kontziliazio erantzukidearekin zerikusia duten beren intereseko alderdiak ezagutu ahal izan ditzaten: dauden kontziliazio-neurriak, aplikatu beharreko araudia, enpresen kontziliazio-neurriak eskatzeko ereduak, Eusko Jaurlaritzaren kontziliaziorako laguntza-ildoei eta haien eskaera izapidetzeko moduari buruzko informazioa, ohiko galderen atal bat eta kontziliazioari buruzko kontsultei erantzuteko zerbitzu bat.