Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Administrazio Elektronikoaren Eredua



Administrazio elektronikoaren eredua Euskadiko administrazio elektronikoaren garapena bultzatzea eta erraztea helburua du; hala, administrazio publikoek ebaluazio, plangintza eta jarduketa-metodologia izango dute, bai eta adierazle-sistema bat ere, Administrazio elektronikoaren bikaintasuna lortzeko prozesuan administrazioarentzat gidari izateko.

 

Ereduaren ikuspegia

Ereduaren ikuspegia Administrazio elektroniko bikainak garatzea da, bere arduradun politikoen lidergoan, administrazioen arteko lankidetzan, langile publikoen esku-hartzean eta herritarren parte-hartzean oinarrituta; horretarako, zehaztutako politikak eta estrategiak jarraitu, bere prozesuak berriro diseinatu eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko dituzte. Beraz, helburu nagusiak honako hauek dira: zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta herritarren premiak eraginkortasunez betetzea.

 

Eredu osoa

Eredua prestatzerakoan, administrazio elektronikoak ematen dituen aukerak balia ditzaketen administrazio-jardunen alderdi guztiak hartu dira kontuan, eta administrazio elektronikoaren kontzeptuari berari zentzu zabala eman nahi izan zaio, administrazio-kudeaketaren kanpo-alderdiak (herritarrekiko harremanak) nahiz barne-alderdiak (erakunde bakoitzaren barne-harremanak eta erakunde-artekoak) bilduko dituena. Gainera, ez dituzte Internetekin eta teknologiarekin zuzenean lotuta dauden alderdiak soilik kontuan hartuko, baita antolaketa-kulturarekin eta garapenarekin zerikusia dutenak ere; izan ere, administrazio elektronikoak arrakasta izango badu, horiek ere beharrezkoak dira.

 

Eskema

Administrazio Elektronikoaren Eredua bi ardatz nagusitan oinarrituta egituratzen da:

  • Testuinguru-elementuak

Eredua kokatu eta testuinguruan jartzen duten lau osagaiak (eskeman urdinez agertzen dira).

  • Irizpideak

Administrazioa eremu elektronikoan ebaluatzeko oinarrizko hamar erreferenteak laburbiltzen dituzte (eskeman grisez agertzen dira).

 

Dokumentuak

 

Azken eguneratzea: 2010/05/27