Administrazio Elektronikoaren Eredua
Administrazio elektronikoaren eredua Euskadiko administrazio elektronikoaren garapena bultzatzea eta erraztea helburua du; hala, administrazio publikoek ebaluazio, plangintza eta jarduketa-metodologia izango dute, bai eta adierazle-sistema bat ere, Administrazio elektronikoaren bikaintasuna lortzeko prozesuan administrazioarentzat gidari izateko.
Ereduaren ikuspegia
Ereduaren ikuspegia Administrazio elektroniko bikainak garatzea da, bere arduradun politikoen lidergoan, administrazioen arteko lankidetzan, langile publikoen esku-hartzean eta herritarren parte-hartzean oinarrituta; horretarako, zehaztutako politikak eta estrategiak jarraitu, bere prozesuak berriro diseinatu eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko dituzte. Beraz, helburu nagusiak honako hauek dira: zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta herritarren premiak eraginkortasunez betetzea.
Eredu osoa
Eredua prestatzerakoan, administrazio elektronikoak ematen dituen aukerak balia ditzaketen administrazio-jardunen alderdi guztiak hartu dira kontuan, eta administrazio elektronikoaren kontzeptuari berari zentzu zabala eman nahi izan zaio, administrazio-kudeaketaren kanpo-alderdiak (herritarrekiko harremanak) nahiz barne-alderdiak (erakunde bakoitzaren barne-harremanak eta erakunde-artekoak) bilduko dituena. Gainera, ez dituzte Internetekin eta teknologiarekin zuzenean lotuta dauden alderdiak soilik kontuan hartuko, baita antolaketa-kulturarekin eta garapenarekin zerikusia dutenak ere; izan ere, administrazio elektronikoak arrakasta izango badu, horiek ere beharrezkoak dira.
Eskema
Administrazio Elektronikoaren Eredua bi ardatz nagusitan oinarrituta egituratzen da:
- Testuinguru-elementuak
Eredua kokatu eta testuinguruan jartzen duten lau osagaiak (eskeman urdinez agertzen dira).
- Irizpideak
Administrazioa eremu elektronikoan ebaluatzeko oinarrizko hamar erreferenteak laburbiltzen dituzte (eskeman grisez agertzen dira).
Dokumentuak
- Administrazio elektronikoaren eredua – AEE (pdf, 752 Kb)
- Ebaluazio eta diagnostikoaren txostena (pdf, 398 Kb)
- Jasotako informazioaren koadernoa (pdf, 376 Kb)
- Jasotako informazioaren koadernoaren gehigarriak (pdf, 210Kb)
- Autodiagnostirako tresna (xls, 522 Kb) (gazteleraz bakarrik)