Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

2024ko Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak

[apps]

Deskribapena


Xedea

Oinarrietan aipatutako Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen datu irekien katalogoetako datu multzoak erabilita, zerbitzuak, ikerketak, bistaratzeak, web aplikazioak edo gailu mugikorretarako aplikazioak eskaintzen dituzten proiektu onenak saritzea da deialdi honen xedea.

Aurrekontuko zuzkidura

21.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Euskadiko Datu irekiak berrerabiltzeko proiektu onenari sari bakarra emango zaio, web zerbizuen kategoriarako.

  • Saria egiaztapen-diploma eta 8.000 euro gordin izango da, aldi bakarrean ordainduko dena.

Euskadiko Datu irekiak berrerabiltzeko bi proiektu onenei sari bana emango zaie, kategoria orokorrerako:

  • Lehen saria egiaztapen-diploma eta 8.000 euro gordin izango da, aldi bakarrean ordainduko dena.
  • Bigarren saria egiaztapen-diploma eta 5.000 euro gordin izango da, aldi bakarrean ordainduko dena.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea.

Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea.

  • Berdintasun-plana indarrean izatea Estatuko araudiaren arabera nahitaez eduki behar duten enpresek.

  • 50 langile baino gehiagoko enpresek egiaztatzea, Estatuko legerian ezarritakoaren arabera, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana.

Betekizunak

  • Pertsona fisiko edo juridikoen taldeentzat ordezkaritza-ahalmena
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea lekarkiokeen zigor penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.

  • Ez izatea zigor penal edo administratiborik sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, bat etorriz martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin, zeinaren bidez onartzen baita Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, ez eta Transexualen berdintasun benetako eta eragingarrirakoa eta LGTBI kolektiboetako kideen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua ez betetzeagatik ere.

  • Egunean diru dirulaguntzak itzultzeko ordainketa betebeharrak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan zehaztutako eran (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua > Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Sarietara aurkezten diren pertsona fisiko zein juridikoek nahi adina proiektu aurkeztu ahal izango dituzte, eskabide desberdinduetan.

Pertsona juridikoek deialdi hau kudeatzen duen organoarekin komunikatzeko bide elektronikoaren bidez egingo dute.

Pertsona fisiko zein juridikoek izena emateko eskabidea bete behar dute.

Eskaera aurkeztu osteko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean egingo dituzte bai pertsona juridikoek bai fisikoek.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

5 hilabeteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Sariari uko egitea


Sari bat ematen zaien pertsonek berariaz adierazi ahal izango dute uko egiten diotela, 3 egun balioduneko epean, saria emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Kasu horretan, hobekien baloratutako hurrengo proiektuak aurkeztu dituzten pertsonei emango zaie saria. Horretarako, inprimaki bat izango dute eskuragarri Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan sariari uko egiten ez bazaio, saritutako pertsonak onartu egin duela ulertuko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Acceda al siguiente formulario online y rellene los datos (no es necesario disponer de un medio de identificación electrónica).
  2. Imprima la solicitud que ha cumplimentado y fírmela de forma manuscrita.
  3. Entregue la solicitud en el plazo y en los lugares de presentación establecidos en el procedimiento.

Beste tramite batzuk