Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Open Data Hack Day 2016 Bilbon

Argitalpen-data: 

Presentación de Diego Lçopez de Ipiña sobre WeliveAurreko ostiralean, martxoak 4, Open Data Hack Day Bilbao 2016 ekitaldian izan ginen  Deustuko Unibertsitateak (MORElab) eta Bilboko Udaletxeak antolatuta, Errekaldeko Auzo Factory-ren eraikinean.

Ekitaldiaren lehenengo atala oso didaktikoa izan zen, datu irekien inguruko honako gai hauei buruz entzun eta ikasi ahal izan baikenuen:

  • Roberto Ondarrak Auzo Factory proiektua aurkeztu zigun, hiriko auzoetan jarduera ekonomikoa sortu nahi duena.
  • Josu Santacruz (Cimuvisa) Open Data Bilbao ekimenari buruz hitz egin zigun eta udaletxeak duen open data, big data eta smart city-en aldeko apostu sostengarriari buruz.
  • Diego López de Ipiñak Welive europear proiektua azaldu zigun: herri-administrazioek, enpresek eta herritarrek elkarlanean sortutako hiri zerbitzuetan oinarritutako kontzeptu berria.
  • Unai Aguilerak, azkenik, datu irekiekin lan egiteko eta bistaratzeak egiteko tresna errazak eta oso erabilgarriak erakutsi zizkigun.

Jardunaldiaren bigarren atalean Ideia Lehiaketa egin zen. Bertan parte-hartzaileak bi taldetan banandu ziren datu irekiak bilatu eta haiekin abiatuta sor litezkeen zerbitzuak proposatu zituzten. Lehiaketaren emaitzak ikus ditzakezu Open Data Hack Day Bilbaoren webgunean.

Antolatzaileei egindako lanagatik eta parte-hartzaileei izandako interesagatik eta parte-hartzeagatik eskerrak ematea besterik ez zaigu falta. Bejondeizuela!