Lehendakaritza

ENPLEGUAREN ETA SUSPERTZE EKONOMIKOAREN ALDEKO ESPARRU-PROGRAMA 2017-2020

Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa herri-estrategia gisa ulertu eta sortzen da. Esparru-programa horren helburuak honako hauek dira: aurreko legealdian hasitako suspertze ekonomikoa sendotzea, euskal enpresen lehiakortasuna indartzea eta suspertze horrek enplegu gehiago eta kalitate hobekoa eragitea, modu horretan, 2020 urtera arteko epean, langabezia tasa %10etik behera jaitsi dadin eta, aldi berean, 20.000 gazteri lan aukera bat eskaintzeko.