Azken eguneratzea: 2012/05/28
Gazteak balio demokratikoetan eta bakearen kulturan hezteko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak
AGINDUA, 2012ko maiatzaren 9koa 8pdf, 256 kb) (EHAA 2012ko maiatzaren 28a)
Xedea: Agindu honen bidez, arauak ezarri nahi dira, gazteak balio demokratikoetan eta bakearen
kulturan hezteko jarduerak 2012. urtean burutzeko diru-laguntzak emateko.
Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek eragina duen egunetik aurrera.
Eskabideak aurkezteko lekua:
- Gazteria Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz),
- Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean),
- Kulturako lurralde-zerbitzuetan,
- edota 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
- Eskaera-orria euskadi.net guneko honako helbide elektroniko honetan eskura daiteke:
https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/12bakea/eu_0/11bakea.html