COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
2021-05-02
Atzo, 8.120 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 585 positiboak izan ziren (% 7,2).
Lurraldeen arabera: 75 Araban, 298 Bizkaian, 208 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 4 kasu.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 59 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 189 pertsona ZIUn daude.