Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea
2021-02-09
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2021eko otsailaren 9ko 12:00ak arte.
Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:
- Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak:
- Nuestra Señora del Carmen HHI-k, Gasteizen, aurrez aurreko eskola jarduera etenda du
- Orotara 229 ikasgela daude itxita, 126 ikastetxetan
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 1,30 da.