Alokabidek gauzatu ditu Ondarroako lur-jausiek kaltetutako 50 familiei ordezko bizitokia emateko lanak

2016.eko apirilak 22

Alokabide, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko sozietateak, etxebizitzaren funtzio soziala alokairu-politikaren bidez garatzea xede duenak, dagoeneko eman die ordezko bizitokia Ondarroako Kamiñaldeko lur-jausiek kaltetutako 1. lehentasun-taldeko familiei, guztira, 35 unitateri. Gainera, 2. taldekoei ordezko bizitokia ematen hasia da. Orotara, 50 familiari esleitu zaizkie behin-behineko etxebizitzak.

 

Alokabideko zuzendari nagusi Irune Berasaluzek esan duenez, aste honetan «bultzada handia eman diogu ordezko bizitokia emateko lanei». Izan ere, dagoeneko 50 familiari bizitokia esleitu zaie, eta erakundearen iritzian, 2. taldeko familiei ordezko bizitokia emateko lanak bizkorrago gauzatuko dira.

Gainera, aste honetatik aurrera, Ondarroara salbuespenez bertaratutako Alokabideko teknikariak Maskulo Etxean kokatuko dira, Gizarte Segurantzako oinarriko langileekin eta Bizkaiko Foru Aldundiak bidalitako gizarte-langile batekin batera. Arreta-gune bakarra izango da eta, beraz, Berasaluzeren iritzian, «koordinazioa hobea izango da eta kaltetutako familiek errazago egingo dituzte izapideak».