Onartu da alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako urteko diru-laguntza (Gobernu Bilera 2016-04-19)
2016.eko apirilak 19
Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, alderdi politikoei 2016rako emango zaizkien diru-laguntzen banaketa zehazten duen Segurtasun Sailaren akordio-proposamena onartu du, oraingo honetan, urtarrilaren 1etik irailaren 30era arteko bitartean aplikatuko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2016rako Aurrekontu Orokorren Legeak 4.536.000 €-ko partida aurreikusten du alderdi politikoei funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzeko diru-laguntza emateko. Lehen ordainketa 3.395.803 eurokoa izango da.
Eusko Jaurlaritzak Alderdi Politikoen Finantzazio Legean zehaztutako irizpideen arabera banatuko du partida alderdien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak bermatutako 2012ko urriaren 21eko hauteskundeetako emaitzak oinarritzat hartuz.
Ekitaldi honetan, diru-laguntzak honela banatuko dira:
EAJ-PNV 1.268.623,06 €
EH-BILDU 938.948,02 €
PSE-EE (PSOE) 717.757,15 €
PP 443.178,49 €
UPyD 27.296,56 €