Azken eguneratzea: 2012/03/05
KRISIALDITIK IRTETEKO BERDINTASUNA LANTZEA PROPOSATU DU EMAKUNDEK MARTXOAREN 8KO KANPAINAREN BITARTEZ
Kanpainaren Kartela 1 (jpg 134 Kb)
Kanpainaren Kartela 2 (jpg 129 Kb)
Audioa (mp3, 824 Kb)
Bideoa (mov, 2.418 Kb)
Emakundek/Emakumearen Euskal Institutuak 2012ko martxoaren 8rako prestatu duen kanpaina enpresa eta ekonomia arloko emakume eta gizonen aukera berdintasunean oinarrituko da, eta azpimarratuko du emakumeen enpleguaren alde lan egitea krisialditik irteteko aukera bat izan daitekeela. Kanpainaren ideia nagusia berdintasuna eta krisi ekonomikoa zentzu positiboan elkartzea da. Hau da, mezu nagusia da berdintasun politikak eredu sozio ekonomiko berri bat eta produkzio eredu berri bat definitzeko lagungarri izan daitezkeela, eta eredu berri honek lagundu dezakeela gizartea krisialditik irteteko.
Kanpainaren leloa honako hau da:
Eskubide bat eta krisialditik ateratzeko neurri bat
LANDU BERDINTASUNA
Enpresetako berdintasun politikek emakumeen talentua aprobetxatzen dute eta krisiari aurre egingo dion eredu sozio-ekonomiko berri bat sortzen dute, justuago eta eraginkorragoa.
Berdintasun politikak berrikuntza sozialerako tresna izan daitezkeela hedatu nahi du kanpainak:
- Enpresetan berdintasun politikak sustatzeak onurak ekarri ditzake produktibitatean, etekinetan eta baita langileen asetze mailan.
- Zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia areagotzeak ordezkaritza maila eta dibertsitatea laguntzen ditu, eta honela enpresa ereduak hobetzen dira.
- Emakumeen jarduera tasa handitzeak gaur egun guztiz erabili gabe dagoen emakumeen talentua aprobetxatzea suposatzen du.
- Enpresetan abian jartzen diren berdintasun politikak ez dira erlazionatu behar bakarrik bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriekin, baita ere emakume eta gizonen erantzukizun partekatuarekin baizik.
- Enpresetako berdintasun politikak enpresako plan estrategikoen barne sartu behar dira eta sindikatuen adostasuna izan behar dute sozializatuak izan daitezen.
Hitz batean, kanpainak erakutsi nahi du enpresa mailan berdintasuna lantzea ez dela justizia kontu bat bakarrik, gizarte guztiarentzako onuragarria ere badela.
Kanpaina martxoaren 6 eta 13 bitartean hedatuko da prentsa idatzi, digitala, aldizkariak, irratiak eta kartelen bitartez (autobusetako makesinak, Metro Bilbao, Euskotren).
Kanpainaren Materiala "Landu Berdintasuna"
- Cartel 1 de la campaña (jpg, 134 Kb)
- Cartel en A4 de la campaña (jpg, 129 kb)
- spot publicitario (mp3; 824 Kb)