Papera oinarrizkoa izan da –eta oraindik ere bada– gure kulturan eta jakintzaren transmisioan. Teknologia berriek eremu guztietan, bereziki informazioaren teknologietan, izan duten bilakaerarekin ere, papera da oraindik bilakaera horren oinarrizko euskarri. Euskadiko enpresetan mota guztietako paperak egiten dira: inprimatzeko eta idaztekoak, higiene-eta osasun-paperak, paketatzekoak eta paper bereziak, kasurako, apaingarriak. Beste enpresa batzuek papera edo kartoia egiteko lehengaia hornitzen duten oreak egiten dituzte, mekanikoak nahiz kimikoak (batzuk integratuak dira).
|