Sexualitatea: Aholkularitza Zerbitzu Publikoak zalantzak argitzeko
Argitu zure zalantzak
Sexualitate Aholkularitza Zerbitzuak sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko nahia duten adin guztietako pertsonei zuzenduta daude. Bertan, sexologian aditua den taldeak, sexualitatearen inguruko informazio eta aholkularitza eskaintzen du. Nola?
- Arreta pertsonala
- Telefono bidezko arreta
- On-line bidezko kontsultategia
- Hitzaldiak gazteen biltokietan (eskolak, gazte klubak...)
Zer egin... modu honetako galderak edota egoerak dituzunean?
Kondoia apurtu egin zait, nola jakin prest nagoen ala ez?, ze gutxi agoantatzen dudan!, elkar horrenbeste maite baduzu, zergaitik ez dugu elkar ulertzen?, eta masturbatuz gero?, nolatan gay zarela!, haurdun gelditu zaitezke lehen aldian?, Gasteizen lesbiana gehiago egongo da?, berak jakingo duen beldur naiz, heterosexuala izatea normala al da?, nola hitz egin dezaket honi buruz semearekin?, transexuala naiz, nola esango diot kondoia dudala?, nola hitz egin honi buruz ikasgelan?, granotxo batzuk atera zaizkit, zein da antisorgailurik onena?, hemen biharamuneko pilula ematen al da?, ez dakit haurdun ote nagoen, nora joan naiteke HIESAren froga egitera?, ez zait nire ipurdia gustatzen, txikiegia dudala uste dut, horrek bai ematen duela plazerra, ez dut inoiz orgasmorik izan, honi buruzko lana egin behar dut, ni bezalako jendea ezagutu nahi dut, gai honi buruz hitzegiten duen liburu bat behar dut, aspaldi ez dudala ezer sentitzen....
Modu horretako zalantzarik ez baduzu, baina arduratzen zaituen zerbait badago, edota gaiaren inguruko informazioa nahi baduzu ez zaitez atzera geratu eta argitu zure zalantzak.
Sexualitate Aholkularitza Zerbitzu Publikoak Euskadin
Gogoratu zerbitzu hau publikoa, doakoa dela eta era konfidentzialean tratatuko direla zure galderak. Honako bulegoak dituzu eskura:
01 Amorebieta-Etxano
ZEX Zornotzako Sexologia Orientazio Zerbitzua.
- Gazte Informazio Bulegoa - Zelaieta z/g 48340 Amorebieta-Etxano
- Ordutegia: Ostiraletan 18:00-20.00.
- Tel.: 946 30 06 49/50 (Gazte Bulegoa) - 644 898 661
- E-mail: zex@ametx.net
- Skype: orientazio.zerbitzua
02 Arrasate-Mondragón
Sexologia Zerbitzua (adin guztietako pertsonei zuzendurik)
- Biteri Etorbidea, 3 - Garibai Etxea z/g - 20500 Arrasate-Mondragón
- Ordutegia: Astelehenetan 10:00etatik 13:00etara. Astearte eta ostegunetan 16:00etatik 19:00etara.
- Tel.: 943 25 20 66
- E-mail:sexologiazerbitzua@arrasate.eus
- Facebook:
Arrasatekosexologiazerbitzua - Web: www.sexologiazerbitzua.com
03 Azkoitia
Azkoitiko Sexu Heziketa Zerbitzua
- Aita Madinabeitia plaza z/g. 20720 Azkoitia.
- Bulegoan, ostiraletan arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara.
- Tel.: 943 02 60 27
- E-mail: azkoitikosexuheziketa@artxamendi.net
04 Barakaldo
Azaltzen - Sexu Aholkularitza telefonoz
- Ordutegia: Asteburuetan
- Tel.: 673 874 485
- Web:Barakaldoko udala/gazteria
05 Basauri
Basauriko Sexu Informazio Bulegoa
- Marienea, Kareaga Goikoa 54, Basauri
- Ordutegia: Asteazken eta ostegunetan 10:00-14:30 eta 15:30-19:30
- Tel.: 900 101 709 eta 946124106
- E-mail: sexune@gmail.com
- Blog: basaurisexgunea.com
06 Bermeo
Bermesex - Sexologia Orientazio Zerbitzua
- Gazte Informazio Bulegoa - Irakaskintza kalea, 14-16 - Bermeo
- Ordutegia: Barikuetan 16:00etatik 17:30etara.
- Tel.:644898661
- E-mail: bermesex@bermeo.eus
- Web: www.giz.bermeo.org
- Skype: orientazio.zerbitzua
07 Elgoibar
Biluzik. Sexologia Zerbitzua
- Gazte Gunea - Kultur Etxea - Nafarroa plaza 3 - 20870 Elgoibar
- E-mail: biluzikzerbitzua@yahoo.es
08 Erandio
Aholkularitza sexologikorako zerbitzua
- Santi Brouard parkea 9. Altzaga. Erandio (Drogomenpekotasun gela)(azoka zaharra)
- Ordutegia: Hamabostean behin, ostiraletan 18:00etatik 20:00etara.
- E-mail: sexaholkuak@hotmail.com
- Messenger: sexaholkuak@hotmail.com
09 Getxo
Sexu Informazio Bulegoa
- Martikoena kalea, 16. (Alangoko anbulatorioaren alboan).
- Ordutegia: Asteartea, 17.00etatik 20.00etara (hitzordua eskatu)
- Telefonoa: 944 66 01 37
- E-mail: sexuinfo@getxo.net
10 Leioa
Leihosex - Sexu aholkularitza Zerbitzua
- Aterpetxe Gaztegunea, Aldapabarrena 2, Leioa
- Ordutegia: Ostegunetan 16:30etatik 18:00etara.
- Tel.: 944 05 58 50 (Aterpe Gazte Bulegoa) - 644 898 661
- E-mail: leihosex@hotmail.com
- Skype:orientazio.zerbitzua
11 Portugalete
Kolokon.com - Euskadiko gazteentzako sexualitate aholkularitza
- E-mail: kolokon@kolokon.com
- Web: kolokon.com/ ("Kontsultak" atala)
12 Sestao
Sexologia Zerbitzua
- Gazte Informazio Bulegoa - La Iberia, z/g - 48910 Sestao
- Ordutegia: Ostegunetan 18etatik 20:30tara.
- Tel.: : 944 95 61 27 Hitzordua aurrez eskatu
- E-mail: cijsestao@sestao.eus
13 Sopela
UKsex –Uribe Kostako Sexologia Orientazio Zerbitzua (14-30 urte)
- Kurtzio Kultur Etxea - 1go solairua - Mendieta 11 - 48600 Sopela
- Ordutegia: Ostegunetan 18:30etatik 20:00etara.
- Tel.: 94 656 94 81- 644 898 661
- E-mail: uksexinfo@gmail.com
- Skype:orientazio.zerbitzua.
14 Usurbil
USURBILGO SEXU AHOLKULARITZA GUNEA
- Usurbil, Kale Nagusia 43, behea.
- Ordutegia: Astearteetan, 17:00etatik 19:00etara
- Telefonoa: 697919516
- E-mail: sexuaholku@usurbil.net
- Web: www.sexune.com
- Txat: www.sexune.com
14 Vitoria-Gasteiz
Gazteentzako Sexualitate Aholkularitza (14-30 urte)
- E-mail: asexoria@vitoria-gasteiz.org
- Web: www.vitoria-gasteiz.org/asexoria
- Arreta pertsonala nahiago baduzu, ez da beharrezkoa, baina aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da:
Landatxo Gizarte Etxea
Santa María 4 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:30-20:30. Asteazkenetan 11:00-13:00.
Tel.: 945 16 15 83
15 Zarautz
Sexu aholkularitza gunea
- Zuberoa kalea 22, behea – atzealdea - Zarautz
- Ordutegia: astearteetan – 17:00-21:00 (aurrez aurreko kontsultak eta telefonoz)
- Tel.: 943 00 51 28
- E-mail: sexuaholkularitza@gmail.com
- web: berdintasunazarautz.wordpress.com/sexu-aholkularitza-gunez/
16 Errenteria
AZALEAN: Sexu Aholkularitza Udal Zerbitzua
- Merkatuzar. Pablo Iglesias 3, Errenteria
- Ordutegia: Osteguna 18:00-20:00 bitartean (arreta zuzena)
- Tel.: 943 44 96 40
- E-mail: azalean@errenteria.eus
- web: www.gazteria.errenteria.eus/azalean
Datuak eguneratzea: Daturen bat osotu edo zuzendu behar dela nabaritzen baduzu, mesedez bidali mezu bat gure posta elektronikora.
Interesgarri gerta dakizuke