[ Atzera ]

2. EUSKARAZ EGITEKO ESKUBIDEA

2.8. Gizarte zerbitzuetan

·        Erabili al dezaket euskara gizarte zerbitzuetan?

Bai, euskara ofiziala den lurraldean, herritarrek badute “Administrazioarekin edota Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein

erakunde edo entitaterekin harremanak euskaraz zein gaztelaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz”[1].

Beraz, euskara erabil dezakezu gizarte-zerbitzuetan, bai administrazio publikoek emanikoetan, eta bai beren ordez enpresa pribatuek[2] kudeatutako zerbitzuetan ere[3].

Horrez gain, gizarte-zerbitzuetan euskara erabiltzeko eskubidea duenez,  herritarrak eskubidea du harremanetarako solaskidearekin  euskara erabiltzeko eta, orobat, berak hautatutako hizkuntza horretan erantzun diezaion[4].

·        Nola uztartu daitezke gizarte zerbitzuen funtzio nagusiak eta herritarren hizkuntza eskubideak?

Gizarte-zerbitzuak hainbat jarduera-eremutan aritzen dira, besteak beste, hirugarren adinekoei, minusbaliatuei edo droga menpekotasun arazoak dituztenei laguntzen, adin txikikoei eta beren senideei laguntza ematen edota gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsona edo taldeak gizarteratzeko planak egiten ere.

Berdintasun, unibertsaltasun, deszentralizazio, esku-hartze eta globaltasun[5] printzipioetan oinarrituta garatzen dira jarduera horiek; laguntza jasotzen duen pertsonaren ezaugarriak, motibazioak, interesak eta baldintza dezaketen familiako eta gizarteko faktoreak hartzen ditu kontuan, eta pertsona horiek guztiek beren gaitasunak ahalik eta gehien erabil ditzaten lortu nahi du.

Hizkuntza komunikatzeko, harremanetarako eta lanerako gaitzeko indar integratzailea denez, berebiziko lana betetzen du herritarrei autonomia handiagoa lortzen laguntzen, beren gaitasunak sustatzen eta garatzen, eta batez ere, herritar guzti-guztiak gizarteratzen.

·        Zertan oinarritzen da gizarte zerbitzuak euskaraz emateko eskubidea?

Euskararen ofizialtasunean eta ofizialtasunari buruzko araudian[6].

Herritarren eskubideak eta euskararen ofizialtasuna jasotzen dituzten arau nagusiek[7], batetik, eta bestetik, Espainiako Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrei dagokienez, definitu egin dituzte aipatutako eskubide horien mugak, hizkuntzen ofizialtasunaren ondorioak eta horiek aplikatzeko eremua, bereizkeria-debekua, berdintasunerako eskubidea eta hizkuntzarik ahulenaren aldeko ekintza positiboko printzipioa.

Aipatutako arauetan, euskara ofiziala den lurralde eremuan[8], Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren, Lurralde Historikoaren nahiz Udalaren menpe dauden aginte publiko guztiekin eta horien ordez ari diren eragile publiko eta pribatuekin euskara erabiltzeko eskubidea aitortzen da.

·        Erabili al dezaket euskara gizarte zerbitzuei egiten dizkiedan eskaera, erreklamazio eta gainerako idatzi guztietan?

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, euskaraz edo gazteleraz, ahoz nahiz idatziz izan ditzakezu harremanak aginte publikoekin[9]  eta horren eragileekin.

·        Euskaraz idatzita egon behar al dute gizarte zerbitzuetatik jasotzen ditudan komunikazioek?

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoko aginte publikoek esku hartzen duten egintza guztiek, baita administrazioko jakinarazpen eta komunikazioek ere, bi hizkuntza ofizialetan[10] idatzita egon beharko dute, baldin eta interesdun pribatuek ez badute berariaz aukeratzen Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza bakar bat[11] erabiltzea.

Legeak gauza bera ezartzen du Nafarroako euskal eremurako[12].

Elebitasuna ofiziala den lurralde-eremuetako administrazio publiko guztiak daude behartuta lege-betebehar hori betetzera[13].

·        Ba al dute hizkuntza eskubiderik gizarte zerbitzuek artatutako pertsonek?

Bai, zerbitzu publikoek, baita gizarte-zerbitzuek ere, bermatu egin behar diote herritarrari berak aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea. Lege-betebehar saihestezina da, eta berekin dakar  aukeratutako hizkuntzagatik herritarra bereizteko debekua.

Bestalde, gizarte-zerbitzuak hobetzeko eta jarduera horri balio erantsia emateko ahaleginak bere baitan jaso behar ditu herritarren hizkuntza-aukera bermatzeko neurriak.

·        Euskaraz jakiteak balio al dit euskal gizartean errazago integratzeko?

Bai. Egoeragatik edo egituragatik gizartean eta lan-munduan tokia bilatzen eragozpenak dituzten pertsona edo taldeei laguntza eman nahi diete gizarte-laguntzako zerbitzuek, helburu hori lor dezaten berdintasun baldintzetan eta duintasunez.

Euskal gizartea elebiduna da, euskara eta gaztelania baitira gizarte horretan erabili ohi diren hizkuntzak. Euskal herritarren bizitza, lana egiten duten ingurune soziolinguistikoa, familiako bizitza, prestakuntza edo politikan duten esku-hartzea, esate baterako, bi hizkuntza horietan egiten da, nahiz eta toki batetik bestera aldatu egiten den proportzioa.

Gaztelaniaz gain, euskaraz jakin eta euskara erabiltzeak balio gehigarria dauka. Izan ere, hainbat arlotan sartzeko aukerak areagotzen ditu, besteak  beste, zerbitzuetan, lan-munduan, euskal kulturan, erkidegoan esku hartzen, gizarte-harremanetan, aisialdian eta abar.

·        Gizarte zerbitzuen betebeharren artean al dago herritarrei hizkuntza aukera bermatu beharra?

Bai. Gizarte-zerbitzuen helburuak dira, batetik, atenditzen dituzten pertsona eta taldeei bermatzea maila egokia lortuko dutela garapen pertsonalean eta komunitatean integratzen eta, bestetik, kasuan kasuko zirkunstantziak direla-eta pertsona edo talde horiek jasandako gainerako bereizkeriak gainditzea[14].

Jarduera horien guztien jokalekuan euskara eta gaztelania erabili ohi dira. Bi hizkuntza horiek daude gizarte-bizitzan, eta euskal herritarren adierazpideak dira. Erabateko parte-hartzea eta integrazioa lortzekotan, herritarrek bi hizkuntza horiek jakin eta erabili beharko dituzte. Herritar guztiak gizarteratu ahal izateko jarduerek nahitaez ahalbidetu beharko dute, gizarte-gorabeherak edo norberarenak edozein direla ere, euskaraz edo gaztelaniaz parte hartu ahal izatea.

·        Zertan oinarritzen da Nafarroako euskaldunek duten eskubidea gizarte zerbitzuetan euskaraz har ditzaten, hala nahi badute?

Nafarroan, euskara ofiziala da ezarritako lege-mugen barruan, eta, beraz, herritarrek euskara edo gaztelania erabil dezakete lurraldean diharduten gizarte-zerbitzuekin[15].

Horrez gain, arlo honetako berariazko arauek ezartzen dutenez, herritarrek eskubidea dute gizarte-laguntzako zerbitzuekiko harremanetan[16] hizkuntza bat edo beste aukeratzeko, bai haur hezkuntzan euskararen tratamendua beren curriculum proiektuetan jasotzen dituzten ikastetxe elebidunen bidez[17], bai zaharren larrialdietarako telefono-zerbitzuan bi hizkuntzetan erantzunez[18], bai minusbaliatuak[19] gizarteratzeko neurriak hartzerakoan euskararen ahalmen integratzailea jasoz, eta abar. 

·        Ba al dugu eskubiderik Ipar Euskal Herrian diharduten gizarte zerbitzuekin euskaraz hitz egiteko?

Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra Ipar Euskal Herrian eta hango legediak ez die beste hizkuntzetako hiztunei ezelako eskubiderik onartzen [20].


Ikus. Hizkuntzaren estatusaren eta hiztunen eskubideen oinarri juridikoak

·        Gizarte zerbitzuetan euskaraz egiteko eskubidearen oinarriak

13/1982 LEGEA, apirilaren 7koa, minusbaliatuak gizarteratzekoa.

55/1996 LEGEA, urriaren 18koa, Gizarte Zerbitzuena.

18/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzkoa.

14/1983 FORU LEGEA, martxoaren 30ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

40/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.

40/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia  Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena.

.

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_25?c=&TITULO=B%DASQUEDA+AVANZADA_1998+%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0&CMD=VERLST&BASE=B03C&DOCS=1-20&SORT=-NORD&OPDEF=ADJ&CONF=bopv_c.cnf&SEPARADOR=&@FEBO-GE=19980101&OP1=Y&@FEBO-LE=19981231&OP2=Y&*=&OP3=Y&TITU=&OP4=Y&MATE=&OP5=Y&DEPA=&OP6=Y&SECC=&OP7=Y&RANG=Decreto&OP8=Y&NUMD=199800040&OP9=Y&@FEDI-GE=&OP10=Y&@FEDI-LE=

41/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzkoa.

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_25?c=&TITULO=B%DASQUEDA+AVANZADA_1998+%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0&CMD=VERLST&BASE=B03C&DOCS=1-20&SORT=-NORD&OPDEF=ADJ&CONF=bopv_c.cnf&SEPARADOR=&@FEBO-GE=19980101&OP1=Y&@FEBO-LE=19981231&OP2=Y&*=&OP3=Y&TITU=&OP4=Y&MATE=&OP5=Y&DEPA=&OP6=Y&SECC=&OP7=Y&RANG=Decreto&OP8=Y&NUMD=199800041&OP9=Y&@FEDI-GE=&OP10=Y&@FEDI-LE=

1567/2003 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Gizarte-ongizatearen Institutuaren zuzendari kudeatzailearena, Larrialdietako Telefono Zerbitzurako arauak onartzen dituena.

http://www.cfnavarra.es/inbs/legisla/res1567.htm

Drogamendekotasunari buruzko 2003-2007 Bosturteko V. Plana

Inmigrazioari buruzko I Euskal Plana 

Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren 785/2003 epaia  (Administrazioarekiko Auzietako Sala, Sail Bakarra), urriaren 24koa

Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren 130/2005 epaia (Administrazioarekiko Auzietako Sala, 2. Saila), otsailaren 18koa


5/1996 LEGEA, urriaren 18koa Gizarte Zerbitzuena

18/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.

40/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.

40/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena. 

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_25?e=&TITULO=BILAKETA+BEREZIA_1998+%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0&CMD=VERLST&BASE=B03I&DOCS=1-20&SORT=-NORD&OPDEF=ADJ&CONF=bopv_e.cnf&SEPARADOR=&@FEBO-GE=19980101&OP1=Y&@FEBO-LE=19981231&OP2=Y&*=&OP3=Y&TITU=&OP4=Y&MATE=&OP5=Y&DEPA=&OP6=Y&SECC=&OP7=Y&RANG=Dekretua&OP8=Y&NUMD=199800040&OP9=Y&@FEDI-GE=&OP10=Y&@FEDI-LE=

41/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzkoa.

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_25?e=&TITULO=BILAKETA+BEREZIA_1998+%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0%A0&CMD=VERLST&BASE=B03I&DOCS=1-20&SORT=-NORD&OPDEF=ADJ&CONF=bopv_e.cnf&SEPARADOR=&@FEBO-GE=19980101&OP1=Y&@FEBO-LE=19981231&OP2=Y&*=&OP3=Y&TITU=&OP4=Y&MATE=&OP5=Y&DEPA=&OP6=Y&SECC=&OP7=Y&RANG=Dekretua&OP8=Y&NUMD=199800041&OP9=Y&@FEDI-GE=&OP10=Y&@FEDI-LE=

Drogamenpekotasunei buruzko planak

Inmigrazioari Buruzko I. Euskal Plana 



[1] 10/1982 oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Arautzen duena. 5. artikulua, 2. paragrafoa.

[2] Hala bada, martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legeak, gizarte-zerbitzuei buruzkoak, beste zenbait xedapenen artean, honakoa adierazten du sektoreko ekimen pribatua dela-eta:

“Gizarte-zerbitzuen alorrean diharduten Fundazio, Elkarte eta Erakunde pribatuek izena eman beharko dute Nafarroako Gobernuak xede horretarako sortzen duen Erregistroan:

Elkartutako erakundetzat har daitezke, irabazi-xederik gabekoak izanik, Administrazioaren arau eta programetara egokitzen direnak, beren programa eta aurrekontuak, diruari eta gizarte-lan arloaren kalitateari dagozkienak, aginte publikoen kontrolerako uzten dituztenak.

Era berean, Administrazioko zentroei eskatutako partaidetza bera bermatu beharko dute kudeaketan.

Baldintza horiek betetzen dituztenak baino ez dituzte jasoko Nafarroako Gobernuaren laguntzak”.

[3] Jarduera zein den, dagokion Administrazioak bere egingo du, eta, beraz, berdinak dira administratuen aldeko prestazioen irismena eta ezaugarriak.

Ikus Herri Administrazioetako Kontratuen Legeari buruzko Testu Bateginaren 155.2 artikulua.

[4] Ikus  Hizkuntzaren estatus juridikoa

[5] Printzipio hauek jasota daude hainbat testu arauemailetan, besteak beste, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean eta gizarte zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legean ere bai.

[6] Ikus  Hizkuntzaren estatus juridikoa

[7] Batez ere, Espainiako Konstituzioa, Euskadiko Autonomia Estatutua,  13/1983 Lege Organikoa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoa, 10/1982 oinarrizko Legea, Euskararen Erabilera Arautzen duena, Euskararen 18/86 Foru, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duena).

[8] Gauza bera erakunde edo korporazio administrazioa bada.

[9] 10/1982 oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Arautzen duena. 5. artikulua, 2. a) paragrafoa.

18/1986 Legea, Euskararena, abenduaren 15ekoa. 6. artikulua.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea. 36. artikulua. Prozeduretako hizkuntza.

[10] Konstituzio-auzitegiak ezarritakoan izan ezik, izan ere, adierazi duenez, “herri-aginteek hizkuntza ofizialkideetako edozein erabil dezakete, nahieran, berek hala erabakita edo interesatuek aukeratu dutelako, baldin eta horrela araututa badago; beti ere interesatuetako inori kalterik eragiten ez bazaio erabiltzen ari den hizkuntza ez dakiela-eta; interesatu horrek, ordea, baliozko eran alegatu beharko du hizkuntza ofizial hori -gaztelaniaz besteko bat izan behar du, nahitaez- ez dakiela. Prozedura osoa euskaraz egin ahal izatea hizkuntza horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen izaera ofizialaren ondorio berezkoa da; izaera horrek berarekin dakar autonomia-erkidego horren eremuan euskaraz egiten den jarduketa oro eraginkor izatea.” (STC 82/1986, 9. Oinarri Juridikoa).

[11] 10/1982 oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Arautzen duena.  8.2. artikulua.

[12] 18/1986 Foru Legea, Euskararena, abenduaren 15ekoa. 11. artikulua.

[13] Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

36. artikulua. Prozeduretako hizkuntza. 1. Estatuko administrazio orokorraren prozedurak gaztelaniaz izapidatuko dira. Dena den, interesdunek autonomia-erkidegoan ofiziala den beste hizkuntza ere erabil dezakete, autonomia-erkidego horretan kokatutako estatuko administrazio orokorreko organoetara jotzen dutenean.

Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidatuko da prozedura. Prozeduran interesdun bat baino gehiago bada eta hizkuntza bera aukeratzen ez badute, prozedura gaztelaniaz izapidatuko da. Dena den, interesdunek eskatutako agiri edo lekukotasunak beraiek aukeratutako hizkuntzan emango zaizkie.

[14] Minusbaliatuak babesteko esparruan, ikusi, adibidez, 13/1982 Legea, apirilaren 7koa, minusbaliatuak gizarteratzeari buruzkoa. 49. eta 51. artikuluak.

[15] Ikus  Hizkuntzaren estatus juridikoa.

[16] 14/1983 Foru Legea, martxoaren 30ekoa, gizarte-zerbitzuei buruzkoa.

2. artikulua. Printzipio nagusiak. “Gizarte-jarduerak eta zerbitzuak honako printzipio hauetan oinarrituko dira:

(...)

d) Deszentralizazioa, Udal eta Mankomunitateen bitartez, erabiltzaileen hurbilpena eta parte-hartzea lortzeko.

e) Berdintasuna-Unibertsaltasuna, zerbitzuak herritar guztiei zuzenduta egongo dira, inolako bereizkeriarik gabe.

f) Parte hartzea, bermatuko zaiena norbanakoei, gizarte-taldeei eta erakundeei, bai zerbitzuen planifikazioan eta bai horien kontrolean ere.

(...)

h) Globaltasuna, gizarte-beharrei erabat, eta ez zatika, erantzunez”.

[17] 574/1991 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, HAUR HEZKUNTZAri buruzkoa. Curriculuma ezartzen du Foru Erkidegoan.

Bigarren xedapen gehigarria. “Nafarroako hizkuntza-aniztasuna zein den kontuan hartuta, eta abenduaren 15eko Euskararen 18/1986 Foru Legearekin eta Lege hori garatzen duten dekretuekin  bat etorriz, ikastetxe elebidunek euskararen trataera jaso beharko dute, etapa horretarako, beren curriculum proiektuetan”.

ERANSKINA

HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMA

(...) 3.-Komunikazio eta errepresentazio arloa.

Atal honetan, garrantzitsua da aipatzea Haur Eskola zein errealitate soziolinguistikotan dagoen murgilduta Erkidego honetan, izan ere bi hizkuntza bizi dira elkarrekin (euskara eta gaztelania). Etapa honetan ahozko hizkuntzak zein garrantzi duen aintzat hartuta, funtsezkoa da Haur Eskolak hizkuntza-trataera egokia eman diezaion irakaskuntza elebidunari, eredu hori aukeratu duten ikasleentzat.

[18] 1567/2003 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Gizarte-ongizatearen Institutuaren zuzendari kudeatzailearena, Larrialdietako Telefono Zerbitzurako arauak onartzen dituena.

“Zerbitzuak Nafarroako Foru Erkidego osoa estaltzen du eta elebiduna da”

[19] 383/1984 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, minusbaliatuen gizarte- eta diru-prestazioen sistema bereziari buruzkoa

3. artikulua. Edukia. “Honako hauek bilduko ditu gizarte- eta diru-prestazioen sistema bereziaren babes-ekintzak:

a) Osasun-laguntza eta botika-prestazioa.

b) Birgaikuntza mediku-funtzionala.

c) Lanbide-birgaikuntza.

d) Gizarteratzeko neurriak.

e) Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko sorospena.

f) Hirugarrenen laguntzagatiko sorospena.

g) Mugikortasun-sorospena eta garraio gastuengatiko konpentsazioa.

[20]  Sakontzeko jo beza irakurleak Hizkuntzaren estatus juridikoa” izeneko atalera.