[ Atzera ]

2. EUSKARAZ EGITEKO ESKUBIDEA

2.4. Osasun zerbitzuetan

·        Eskatu dezaket euskaraz dakien osagilea edo pediatra?

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak bere pazienteei aitortzen dizkien eskubideen artean[1] sartzen da etxeko medikua (mediku orokorra eta pediatra) aukeratzeko eskubidea[2], medikuaren eta erabiltzailearen arteko adostasuna bitarteko.

Beste horrenbeste gertatzen da, etxeko medikuaren adostasunarekin, espezializatutako osagilea aukeratzeko[3].

Aukera egiteko orduan, pazienteak osagilearen hizkuntza-gaitasuna har dezake kontuan eta euskaraz atenditzeko gauza dena hartu[4].

·        Zertan oinarritzen da osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea?

Osakidetzak berak pazienteei onartzen dizkien eskubideetan[5] eta euskararen estatus ofizialetik ondorioztatzen direnetan, berdintasun eskubidea sorburu[6].

Pazienteen eskubideen artean bereziki aipatzekoak dira, hautazko hizkuntzaren erabilerari begira:

- Errespeturik handienaz, egokitasun eta gogo onez bakarkako eta pertsonalizatutako eran atendituak izateko eskubidea.


- Babesten duen biztanlegoaren osasun-beharrei egokitutako zerbitzu sare egoki bat edukitzeko eskubidea, erosotasunez, eginkortasunez eta osasun-baliabide publikoak eranginkorki erabiliz eta laguntza kalitatearen bermea duten mekanismo profesionalen bidez.


- Gaixoak bere osasun-egoerari buruz behar duen informazioa hartzeko eskubidea, era berean, jasan beharko duen edozein interbentziok edo tratamenduk bere osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz ere. Berak horrela nahi badu, diagnosirako edo terapeutikarako neurrien zergatia jakinarazi egin behar zaio, edo osagarrizko proba‑eskabideaz, bai eta horiek itxaroterakoan gehiegizko itxaronaldiei buruz ere.

- Osasun-sistemak bere osasunari buruz sortzen duen informazioa, berari dagokion historia klinikoan sartua, izateko eskubidea, une desberdinetan pazienteak osasun-zentroak emanda jasotzen duen laguntza agertu behar duen dokumentua baita.


- Errezetatu zaizkion botikak erabiltzeko argibide idatziak eta zehatzak hartzeko eskubidea.


- Osakidetzaren Osasun-Txartel Indibiduala edukitzeko eskubidea, izaera pertsonal eta inori eman ezinezkoarena duena, estatuaren eremuan balioa duena, osasun-laguntzarako eskubidea egiaztatzen duena.


- Osasun zerbitzuen jardueraren gaineko kexak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko eskubidea eta, osasun administrazioarengandik horiei buruzko erantzunak hartzekoa, indarrean dauden araudiek ezarritakoaren arabera.


- Ospitaleko alta medikoaren txostena jasotzeko eskubidea.

Pazientea emakumea denean, aurreko eskubideez gain, haurdunaren kartila, agiri pertsonal gisa, edukitzeko eskubidea izango du, haurdunaldian egin zitzaizkion aldian-aldiko araketak bertan jasoko direlarik.

Osasun zerbitzuaren erabiltzailea umea bada, ematen zaion tratamendu medikoari eta tratamendu horrek eskaintzen dituen itxaropen positiboen gainean, bere adinari, egoera psikologikoari eta afektiboari eta ezaguera‑garapenari egokitutako informazioa hartzeko eskubidea aitortzen zaio; bai eta beste ondorengo hauek ere:


- Bakarkako harrera eta jarraipena izateko eskubidea, horretarako, ahal den neurrian, erizain eta laguntzaile berak izendatuz, bai eta beharrezko laguntzetarako ere.

- Zaintza, hezkuntza eta jolasengatik sor daitezkeen beharrei erantzuteko modukoak diren altzaridun eta horniduradun gelak edukitzeko eskubidea, segurtasun-arauekin bat etorriz.


- Ospitalean dagoen bitartean, eskola-heziketari jarraitzeko eskubidea eta eskola-agintariek bere esku jar ditzaketen erakusketez eta material didaktikoz baliatzekoa, tratamendua oztopatzen ez badu.


- Ospitalean dagoen bitartean, bere adinari egokitutako jostailuak edukitzeko eskubidea, liburuak eta ikusentzunezko baliabideak.

- Agiri pertsonal gisa, haurraren osasun-txartela edukitzeko eskubidea, bertan txertaketak eta bere osasunerako garrantzizko gainerako xehetasunak adierazten direla.

·        Informazioa euskaraz jaso al dezaket?

Bai, euskara eta gaztelania biak dira Euskal Autonomia Erkidegoko osasun arloko zerbitzu hizkuntza[7].

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeek, neurri positiboen bidez, euskararen erabilera administratuarekiko harreman-maila guztietan bultza dezaten, honako jarraibideak ezarri ditu komunikaziorako:

·        Ahozko komunikaziorako jarraibideak:

a) Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak, hala nola erantzungailu automatikoz, megafoniaz edo antzerako sistemez, emandakoak, euskaraz eta gaztelaniaz emango dira, esandako ordena berean.

b) Langileek, derrigortasun-data duen lanpostua bete eta dagokion hizkuntz eskakizuna egiaztatu badute, euskara erabiliko dute hizkuntza hori aukeratu duten zerbitzuaren erabiltzaileekin.

c) Herritar batek euskaraz jotzen duenean Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko langile batengana, langile horrek euskaraz ez badaki, ahal izanez gero, langile elebidun bati eskatuko dio une horretan laguntzeko, beti ere atentzio sanitarioaren jarduera normalari enbarazu egiten ez badio.

·        Idatzizko komunikaziorako jarraibideak:

a) Elebidunak izango dira dokumentu estandarizatuak eta orokortasunez zabaldu edo administratuen talde bati zuzentzen zaizkionak.

b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak idatzizko harreman elebidunak izango ditu herritarrekin, salbu eta herritarrek prozedura indibidualizatuetan hizkuntza ofizialetatik bakar bat aukeratzen dutenean.

c) Hizkuntza ofizial biak erabiliko dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzu barruko eta kanpoko errotuluetan.

d) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak egindako edo sustatutako argitarapenetan, araututako trataera emango dio euskarari.

·        Eskarietan, erreklamazioetan edo bestelako idatzizko mezuetan erabili dezaket euskara?

Bai, ahoz nahiz idatziz Osakidetzarekin dauzkazun harremanetan euskara erabil dezakezu, euskara ere zerbitzu‑hizkuntza baitu erakunde horrek.

Osakidetzak, bere aldetik, euskaraz behintzat erantzuteko obligazioa dauka euskaraz zuzendutakoari.

·        Osakidetzak idatziz ematen didanak euskaraz egon behar du?

Bai, Osakidetzak aukeran eman behar du euskarazko idatzizko informazioa eta bestelako dokumentuak.

Hau da argibideak, txostenak, osasun-txartelak, historia klinikoa, alta medikoa, zuri sinatzeko eskatzen dizkizun baimenak, edo zuk euskaraz aurkeztu dituzun kexen, erreklamazioen edo iradokizunen erantzunak euskaraz jasotzeko eskubidea daukazu.

Hori bai, lan hizkuntza arautzeko orduan, asistentzia normaltasunez emateko bidea bermatzea aurretik jartzen du Osakidetzak, asistentziaren jarduerari eusten dioten dokumentuetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko moduari dagokionez[8].

·        Errazago aurkituko dut lana osasun zerbitzuetan euskara jakinda?

Lanpostu funtzionalen zerrenda onartzen den unetik Osakidetzako lanpostu guztiek izango dute hizkuntza eskakizuna[9]. Eskakizun hori betetzea derrigorrekoa izango da lanpostu batzuetan. Derrigorrekoa ez den lanpostuetan, euskararen ezagutza meritutzat hartzen da bai hautaketa‑prozesuetan bai lanpostuak betetzerakoan[10].

·        Zein da Nafarroako euskal hiztunek osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko duten eskubidearen oinarria?

Nafarroako Foru Erkidegoan ez dira espreski arautu osasun zerbitzuen erabiltzaileen hizkuntza eskubideak.

Beraz, Nafarroan indarrean dagoen hizkuntza eskubideen araubide orokorrari jarraiki, ofiziala[11] den eremuan hiztunak euskara nahiz gaztelera erabil dezake eta erakunde publikoen ardura da hiztunari aukera hori eskaintzea[12].

·        Ba al dute osasun zerbitzuetan euskaraz egiteko eskubiderik Ipar Euskal Herriko hiztunek?

Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra Ipar Euskal Herrian eta hango legediak ez die beste hizkuntzetako hiztunei ezelako eskubiderik onartzen[13].


·        Ikus Hizkuntzaren estatusaren eta hiztunen eskubideen oinarri juridikoak

·        Osasun zerbitzuetan euskara erabiltzeko eskubidearen oinarriak

1.- Espainiako Estatuaren legerian

·        Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra

http://www.goico.net/legis/sanidad/sanidad.htm

·        LEY 41/2002, de 14 de noviembre, básica reguladora de la autonomía del paciente y de derechos y obligaciones en materia de información y documentación clínica.

http://www.webpacientes.org/docs/PAC002.pdf

2.- Frantziako Estatuaren legerian

3.- Euskal Autonomia Erkidegoaren legeetan

·        67/2003 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko.

http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2003/03/0301945a.pdf

·        8/1997 LEGEA, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

http://www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general/normativas/9703850a.pdf

·        255/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, «Osakidetza–Servicio vasco de salud» Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.

http://www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general/normativas/9705728a.pdf

·        175/1989 DEKRETUA, uztailaren 18koa, Osakidetzako gaixoen eta erabiltzaileen eskubideen eta obligazioen karta onartuz

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?C&F=19890804&S=1989149

4.- Nafarroako Foru Erkidegoaren legeetan

·        10/1990 FORU LEGEA, azaroaren 23koa, osasunari buruzkoa

http://www.cfnavarra.es/insl/NormativaF/lf10_90.htm

·        11/2002 FORU LEGEA, maiatzaren 6koa, gaixoaren zenbait eskubide, hain zuzen ere biziaren gaineko aurretiazko borondateak egitekoa eta informazioa eta agiri klinikoak eskuratzekoa, arautzen dituena.

http://www.navarra.es/nr/navarra/asp/redirect.asp?sUrl=http%3A%2F%2Fwww%2Ecfnavarra%2Ees%2FBONE%2F&f=True

·        29/2003 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, gaixoaren zenbait eskubide, hain zuzen ere biziaren gaineko aurretiazko borondateak egitekoa eta informazioa eta agiri klinikoak eskuratzekoa, arautzen dituen maiatzaren 6ko 11/2002 Foru Legea hein batean aldatzen duena.

http://www.navarra.es/nr/navarra/asp/redirect.asp?sUrl=http%3A%2F%2Fwww%2Ecfnavarra%2Ees%2FBONE%2F&f=True

·        140/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 16koa, aurretiazko borondateen erregistroa arautzen duena.

http://www.navarra.es/nr/navarra/asp/redirect.asp?sUrl=http%3A%2F%2Fwww%2Ecfnavarra%2Ees%2FBONE%2F&f=True

5.-  Nazioarteko arauetan

·        Europako Kontseiluko 1997ko apirilaren 4ko ituna, giza eskubideei eta biomedizinari buruzkoa, giza eskubideak eta duintasuna biologiaren eta medizinaren aplikazioetatik babestekoa.

http://www.boe.es/boe/dias/1999-10-20/pdfs/A36825-36830.pdf

6.- Jurisprudentzian

-   Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia (815/2001 errek.), 2003ko uztailaren 29koa, Osasunbidean lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa, legitimazio aktiboa falta dela-eta, onartzen ez duena.


·        DECRETO 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público «Osakidetza-Servicio vasco de salud».

http://www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general/normativas/9705728a.pdf

·        LEY 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación sanitaria de Euskadi.

http://www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general/normativas/9703850a.pdf

·        DECRETO 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público «Osakidetza-Servicio vasco de salud».

http://www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general/normativas/9705728a.pdf

·        LEY FORAL 11/2002, de 6 de mayo, sobre los derechos del paciente a las voluntades anticipadas, a la información y a la documentación clínica.

http://www.navarra.es/nr/navarra/asp/redirect.asp?sUrl=http%3A%2F%2Fwww%2Ecfnavarra%2Ees%2FBON%2FBONIDX%2EHTM&f=True

·        LEY FORAL 29/2003, de 4 de abril, por la que se modifica parcialmente la Ley Foral 11/2002, de 6 de mayo, sobre los derechos del paciente a las voluntades anticipadas, a la información y a la documentación clínica.

http://www.cfnavarra.es/bon/034/03411007.htm

·        LEY FORAL 10/1990, de 23 de noviembre, de Salud

http://www.cfnavarra.es/insl/NormativaF/lf10_90.htm

·        DECRETO FORAL 140/2003, de 16 de junio, por el que se regula el registro de voluntades anticipadas.

http://www.navarra.es/nr/navarra/asp/redirect.asp?sUrl=http%3A%2F%2Fwww%2Ecfnavarra%2Ees%2FBON%2FBONIDX%2EHTM&f=True

·        LEY 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad (B.O.E de 29 de abril de 1986)

http://www.goico.net/legis/sanidad/sanidad.htm

·        LEY 41/2002, de 14 de noviembre, básica reguladora de la autonomía del paciente y de derechos y obligaciones en materia de información y documentación clínica.

http://www.webpacientes.org/docs/PAC002.pdf

·        CONVENIO europeo relativo a los derechos humanos y la biomedicina

http://www.boe.es/boe/dias/1999-10-20/pdfs/A36825-36830.pdf



[1] Osakidetzako pazienteen eskubideak eta betebeharrak Basurtuko ospitalearen web-orrian: http://www.hospitalbasurto.org/usuario/eu_derechos_p.htm

[2]  Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edo berarekin hitzarmendutako zerbitzuetako paziente guztiek ondoko eskubide hauek dituzte:

(...) 14. Etxeko medikua (mediku orokorra eta pediatra) aukeratzekoa, medikuaren eta erabiltzailearen arteko adostasuna bitarteko.

[3]  Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko edo berarekin hitzarmendutako zerbitzuetako paziente guztiek ondoko eskubide hauek dituzte:

(...) 15. Etxeko medikuarekin adostasunean, ospitalea eta espezializatutako zerbitzu bat aukeratzekoa.

[4]  Euskararen 10/1982 Legearen 5. 2.a) azpiatala:  “Administrazioarekin eta Autonomi Erkidegoan egoitza duen edozein erakunderekin dituen harremanetan ahoz eta idatziz euskaraz nahiz gazteleraz egiteko eskubidea” aitortzen zaie herritar guztiei.

[5] Ikus lehenengo oin oharra.

[6] Ikus “Euskararen estatus juridikoa”

[7] Ikus Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko, martxoaren 18ko, 67/2003 DEKRETUAren 11. artikulua. http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2003/03/0301945a.pdf

[8]  Ikus Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko, martxoaren 18ko, 67/2003 DEKRETUAren 13. artikulua. http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2003/03/0301945a.pdf

[9] 2004ko ekitaldian Osakidetzak Lanpostu funtzionalei buruzko dekretuaren zirriborroa prestatu zuen, oraindik, testu hau amaitu den egunean, onartzeke dagoena. Lanpostu funtzionalen zerrendan jaso beharko da bakoitzari dagokion hizkuntza eskakizuna eta derrigorrekoa den ala ez, lanpostuari dagozkion beste zehaztapenekin batera.

Dena dela, eta hizkuntza eskakizunen ezarpenari dagokionean, ikus 67/2003 Dekretuan jasoriko irizpide nagusiak.

[10] Ikus Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko, martxoaren 18ko, 67/2003 DEKRETUAren 17. artikulua. http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2003/03/0301945a.pdf

[11] Eremu euskaldunean euskara eta gaztelera ofizial dira.

Eremu euskaldunak honako herri hauek hartzen ditu bere baitan:

Abaurregaina, Abaurrepea, Altsasu, Anue, Araitz, Arakil, Arano, Arantza, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Auritz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ergoiena, Erroibar, Esteribar, Etxalar, Etxarri Aranatz, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Hiriberri, Igantzi, Imotz, Irañeta, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Lantz, Larraun, Leitza, Lesaka, Luzaide, Oitz, Olatzagutia, Orbaizeta, Orbara, Orreaga, Saldias, Sunbilla, Uharte Arakil, Ultzama, Urdazubi, Urdiain, Urrotz, Ziordia, Zubieta eta Zugarramurdi.

[12] Irakurleak azalpen zehatzagoa eta sakonagoa aurkituko du “Hizkuntzaren estatusaren eta hiztunen eskubideen oinarri juridikoak” izeneko atalean. Besteak beste, eremu mistoko hiztunen eta eremu ez‑euskaldunekoen egoera juridikoa zein den azaltzen zaio bertan.

[13]  Sakontzeko jo beza irakurleak Hizkuntzaren estatusaren eta hiztunen eskubideen oinarri juridikoak” izeneko atalera.