Gutuna berez da arriskutsua, norbaiti adierazi nahi baina beste norbaiti ezkutatu nahi zaion zerbaiten froga. Emakume zapuztu baten mendekua izugarria izaten da. Gercourteko kondeak Merteuileko markesa utzi eta Cécile Volanges neska gaztearekin eskontzeko asmoa adieraziko dio bere maitale ohi Valmonteko bizkondeari: Cécile neska birjina seduzitu beharko du, hura Gercourtekin eskondu baino lehen, Gercourt barregarri uzteko. Baina Valmontek uko egin dio askari horri, Tourvel lehendakariaren emazte bertutetsua seduzitu nahi baitu. Cécilek, berriz, Danzeny zalduna maite du. Merteuileko markesaren eta Vakmonteko bizkondearen azpijokoak eta jukutriak lotsa, eskandalua etsipena eta heriotza ekarriko ditu azkenean.