Legez kanpo . Laburpena
Nobela honetako kontatzailea Alfredo da, gizon arrunta, guztiz grisa. Txikitatik adiskide mina du Ignacio, abokatua, tortura kasu batean salatutako goardia zibilen defentsa hartu berri duena. Inoiz burutik pasa ez zitzaion torturaren gai hori ezagutu nahi du Alfredok, ulertu, beti ere bere lagunaren alde, horen tokian jarriz, guzti hori zertan amaituko den ez badaki ere.Hori da eleberiearen harietako bat, Bestea kontrapuntua, Ignaciok idazten diharduen istorio poliziakoa: nola ageratzen diren parke batean emakume gorputz bortxatu eta txikituak, eta nola inspektoreak ezin dion hitzik izutiari...Hirugarren harian zuk zeuk josi beharko duzu, nobelan esaten ez dena zeure erara osatu, pentsatu edo asmatuz.