II. gunea - Uroa

Burua, adarrak, begiak eta sudurra, animaliaren bizkarralde guztia isats ete guzti eta lepoaren azpialdea gorri koloreko lerro etengabez margotu dira, aurrean aipatutako gelatxoko oreinetaz aipatu dugunaz bestela.

Beste aldea lerro finez egindako grabatua da, eta bertan animaliaren burua, adarrak eta isatsa ikus daitezke; grabatuak isatsean jarraitzen du eta figura osatzen du atzeko hanka ere marraztuz, hala nola sabela eta lepoaren behealdea.

Irudia - Uroa
Irudia - Uroa


Azken eguneratzea: 2006/02/21