I. gunea - 7, 8 eta 9. irudiak

Beste aldeko horman, 5 eta 6 irudien aurrean, bi orein daude bata bestearen gain margoturik eta biak barrualdera begira. Beheko irudian ondo ikusten da gorputz-enborra. Bururik ez da ikusten eta hanketan ere zati batzuk falta dira, margoa galdu dutelako.

7, 8 eta 9. irudiak
7, 8 eta 9. irudiak

Goiko irudian burua ikus daiteke baina ez oso-osorik; ageri dira, halaber, gorputz-enborraren silueta eta atzeko ezkerreko hanka. Eskuineko hanka ez da oso-osorik ikusten. Isatsaren zirriborroa ere ikus daiteke.

Irudi hau lerro bertikal batek zeharkatzen du bizkarraldean. 9. iruditzat jotzen da lerro hori.


Azken eguneratzea: 2006/02/21