I. gunea - 12. irudia

Gelatxoko zabalunera itzuliz, hau da, 1 irudiaren aurrean gutxi gorabehera, 12 irudia dago. Orein eme honen irudi hau nahiko egoera txarrean gorde da. Burua, lepoa, bizkarra eta ipurmasailak ikusten zaizkio isats eta guzti. Lepoak paparrarekin bat egiten duen lekuan irudiak pitzadura bat du estalagmitak eragindakoa; badirudi horretan jarraitzen duela lepoko lerroak.

12. irudia
12. irudia


Azken eguneratzea: 2006/02/21