I. gunea - 1 eta 2. irudiak

Lehen irudia gelatxoko sarreraren ezkerretara dago. Orein eme hau beste guztiak baino errazago ikus daiteke. Gelatxoaren barrualdera begira dago. Burua eta belarriak ikusten zaizkio, lepoa eta bizkarraldea ipumamineraino. Gorputz atal batzuk ere margotuta ditu.

1. irudia
1. irudia

Horren gainean beste irudi txiki bat dago kontrako zentzuan begira. Burua eta belarriak eta lepoko linea baino ez zaizkio ageri.

2. irudia
2. irudia


Azken eguneratzea: 2006/08/11