Aurreko iruditik bereizita eta uroaren aurreko aldean beste figura bat ikus daiteke grabatuta, askoz osatuagoa. Irudian isatsaren atzealdea, ipurmamina eta beste animalia baten atzeko hankaren hasiera daude. Azken animalia hau aurrean aipatutako uroari aurrez aurre dago. Zalantzak sortzen baditu ere, beste uro baten irudia dela esan daiteke.
Lehenego uroaren buruaren aurrean lerro grabatu batzuk ikus daitezke; horietako batzuk badirudi beste uro baten buru-zatia irudikatzen dutela. Grabatua sakonagoa da adarra eta muturra izan daitekeen lekuan. Adarraren atzean badirudi lepo gainaren marra bat grabatu dela; marra hori lehenengo uroaren adarreraino iristen da. Baditu beste grabatu batzuk ere, baina zaila da horiek interpretatzea.