II. gunea - Emakumezko antropomorfoa

Duela gutxi D. Garatek (2004) aurkitu du emakumezko antropomorfo hau. Irudia uroa dagoen hormaren eskuinera dago, bi metro ingurura. Lerro mehe batez grabatu zen, harria estaltzen duen estalagmitazko geruzaren gainean. Garatek dioenez, perfilez dagoen gorputz bat ikus daiteke, bururik eta gorputz-adarrik gabe. 34 cm inguruko altuera du eta 16 cm-ko zabalera.

Emakumezko antropomorfoa
Emakumezko antropomorfoa


Azken eguneratzea: 2006/08/11