Saltarrikoa monolito ederra da eta Alotzako larreki zoragarrien erdian dago. Gipuzkoako Aralarko beste guztiak bezala etzanda. Luzera 3.15 metrotakoa eta gehiengo zabalera .60koa. Barandiaranek jasotako ipuin batek, jentil batek Murumenditik Alotzaraino jaurti zuela dio.