Nafarroa aldeko Aralarko trikuharriak

Aralarko mendiguneak, Nafarroako aldean ere, trikuharri multzo eder bat gordetzen du. Nahiz eta web orri hau Gipuzkoako megalitoei eskainia izan, ezin ditugu trikuharri hauek aipatu gabe utzi.

  • Gipuzkoa eta Nafarroa Lurraldeko mugaren ondoan, Igaratzako alderdian, Trikuarri izeneko megalitoa aurkitzen da.

    Trikuarri izeneko trikuharria
    Trikuarri izeneko trikuharria

  • Urrutiago, Nafarroa aldera sartuz, Obioneta, Zeontza, Maantsa eta Garraztitakoa daude.

    Ipar Obioneta trikuharria
    Ipar Obioneta trikuharria

    Hego Obioneta trikuharria
    Hego Obioneta trikuharria

  • Barabarko Guardetxe inguruan trikuharri multzo eder bat aurkitzen da. Hauetako batzuk estalki eta guzti. Hauek dira Mendigune honetan lehendabizi industuak izan zirenak. XX. Mendearen hasieran industu zituzten T. Aranzadi eta F. Ansoleagak, Barandiarango J. M. Gipuzkoako Aralarren Aranzadikin lanean hasi aurretik.

  • Guardetxe inguru honetan, besteak beste, Albi, Erbillerri, Soltxiki eta Debatako bi trikuharriak daude.

    Soltxiki trikuharria
    Soltxiki trikuharria

  • Mendigunearen sortaldean, azkenik, Ata haranatxoan beste trikuharri eder batzuk ere badira. Hauen artean Zinekogurutze eta Urdenas trikuharriak.

    Urdenas trikuharria
    Urdenas trikuharria


Azken eguneratzea: 2006/02/15