Adarramendiko gailurraren ekialdean dagoen zabalgunean, Tximistako Egia izenekoa, 6 harrespil multzo bat dago. Hauetatik 3 tumularrak dira. Tumular hauetako bat berriz, 12 m diametrokoa da eta 38 lekukok osatzen dute. Beste harrespilen diametroak 4.5 eta 13 m tartekoak dira.