Nahiz eta azkeneko hamarkadatan Adarra eta bere inguruetan hainbeste miaketa lana egin izan, Amunolako harrespil hau ez zen ezagutzen 1995ean L. Zalduak aurkitu zuen arte. Mairubaratza hau tumularra da, 8 m diametrikoa. Zazpi lekuko bakarrik geratzen zaizkio, guztiak hegoaldeko arkuan.