«Renove Makineria» Laguntza Programa. 2017
LABURPENA
Titulua:
«Renove Makineria» Laguntza Programa. 2017
Xedea:
Programa honen xedea industria-makina berrietan egin beharreko inbertsioak sustatzea da, produkzio-ekipamenduetan modernizazio-maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzea
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
Diru kopurua:
12.000.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
- 2017ko deialdia (EHAA Zk. 123/2017)
IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko ekainaren 19ko Ebazpenari buruzkoa, «Renove Maquinaria 2017» Programa arautuko duen araudia onartzen duena. - Iragarkia (EHAA Zk. 194/2017)
IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SAko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 29ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baita «Renove Maquinaria 2017» programa arautzen duen araudia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
«Renove Makineria» Laguntza Programa. 2017
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Programa honen xedea industria-makina berrietan egin beharreko inbertsioak sustatzea da, produkzio-ekipamenduetan modernizazio-maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzea
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresa txiki eta ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte programa honetan zehaztutako laguntzak.
a) Diru-laguntzaren xede den makineriaren kokaleku izango den jarduera ekonomikoko zentro bat EAEn edukitzea, gutxienez, hiru urtez, laguntza ematen denetik aurrera. b) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. c) Egoera hauetakoren batean ez egotea (ziurtagiriak aurkeztu beharko dira): Lehenengoa.¿ Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontra¬tuak egiteko debekua edo gaitasungabetzea izatea. Bigarrena.¿ Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bate¬raezina dela. Hirugarrena.¿ 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 13/2003 Legearen 38. artikuluko kasuetan egotearen ondorioz, onuradun izatea ezinezkoa izatea. Laugarrena.¿ Krisi-egoeran den enpresa izatea, krisian dauden enpresak egoera horretatik ate¬ratzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren jarraibideak betez. Bosgarrena.¿ Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen, erakunde horrek, lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela. Seigarrena.¿ Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarri¬takoari jarraikiz. Zazpigarrena.¿ Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko bete¬beharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango ¿edo, hala badagokio, ordainduko¿ da laguntza. Zortzigarrena.¿ Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, kon¬kurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonda. Bederatzigarrena.¿ Diru-laguntzen deialdi hau egin aurreko bost urteetan, enpresa edota haren legezko ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delitu¬ren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik. Laguntza- eta- likidazio-eskabideak aurkezten diren unean bete egin beharko dira laguntzen onuradun izateko baldintzak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
12.000.000,00 euros
Muga:
Programa honen xede diren laguntzak gastu hautagarrien % 15eko diru-laguntzak izango dira, makina berriak erosteko direla egiaztatu ondoren, eta gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina berri bakoitzeko, eta 100.000 euro, gehienez, enpresa eta urte bakoitzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- a) Aplikazio informatikoan dagoen eskaera inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta. b) Erantzukizunezko aitorpena. c) Eskabidea sinatu behar duen pertsonaren indarrean dagoen ahalordetzaren fotokopia. d) Makina berriaren salerosketa kontratuaren kopia, alderdi biek sinatua, faktura edota proformako faktura, alderdi biek onartutako eskaera eta makinen truke eginiko ordainketen bankuko ziurtagiria. e) Makina berriei buruzko informazioa eskaintzen duten agiriak. 8. artikuluaren 2. paragrafoan adierazitako ezaugarriak betetzen dituztela zehaztuko da. f) Enpresa eskatzaileak kanpoko erakunde baimendu(ar)ekin prebentzio zerbitzuak hitzartu dituela azaltzen du(t)en ziurtagiria(k), non adieraziko baita egungo hitzarmena(k) indarrean daudela eta zein espezialitatetan hitzartu d(ir)en. g) Hala badagokio, baimendutako Ikuskaritza Erakundearen Ziurtagiria, non adieraziko baita enpresak egin duela prebentzio sistemaren Arauzko Auditoria eta beraz eguneratuta dagoela.
Elektronikoa
Aplikazioak:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/06/30
-
2017/10/31
Aurkezteko epe-muga:
Laguntza eskaerak aurkezteko epea araudi hau Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 9:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2017ko urriaren 31ko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da, aurrekontua aurretik agortzen ez bada.
Ebazteko epea:
Hiru hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, deialdia itxitako egunetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
Eskaera izapidea