LALF eta EETIFIL finantza-laguntzako Planaren Dirulaguntzak. 1. Mikroenpresa AFA, Bizkaia 2013

LABURPENA
Titulua:
LALF eta EETIFIL finantza-laguntzako Planaren Dirulaguntzak. 1. Mikroenpresa AFA, Bizkaia 2013
Xedea:
Ekonomi jarduera hobetu, zabaldu edo berrizteko asmoz, finantza-erakundeekin sinatutako maileguen interesak finantzatuz,inbertsioa laguntzeko ematen diren diru-laguntzak arautu nahi dira kapitulu honen bidez.
Diru kopurua:
875.000 €
Araudia:
  • 29/2013 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa (BAO Zk. 48/2013)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 29/2013 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Honen bidez, LALF eta EETIFIL 2013 finantza-laguntzako Plana arautzen duten oinarriak eta lehen deialdia onesten dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
LALF eta EETIFIL finantza-laguntzako Planaren Dirulaguntzak. 1. Mikroenpresa AFA, Bizkaia 2013
Ekonomi jarduera hobetu, zabaldu edo berrizteko asmoz, finantza-erakundeekin sinatutako maileguen interesak finantzatuz,inbertsioa laguntzeko ematen diren diru-laguntzak arautu nahi dira kapitulu honen bidez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
1. ForuDekretu honen I.arloan araututako diru-laguntzen onuradunak izan daitezke ekonomi jarduera bat burutu eta dekretu honen I. eranskineko lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeetako batekin, jarduera ekonomikoa hobetu, handitu edo berrizteko, mailegu bat sinatu duten mikroenpresa, pertsona fisiko eta nortasunik gabeko erakundeak
a) Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. b) Ekoizpen zentroa Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. c) Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea. d) Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera. e) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan azaltzen diren inguruabarretako batean ere. a) eta b) baldintzak eskabidea aurkezten denean egiaztatu behar dira, eta ebazpena eman eta ordainketa egin arte eutsi behar zaie. c) d) eta e) baldintzak automatikoki bete beharko dira, eta kasuan kasuko inguruabarrak gertatzen diren bitartean iraungo dute, 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. 2. Gainera artikulu honen 1. atalean azaldutakoaz gain, , ekonomi jardueraren baten ari diren pertsona fisikoek baldintza hauek bete behar dituzte: — Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate batean alta emanda egotea — Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda egotea. 3. Diru-laguntzaren onuraduna izateko, nortasun juridikoa duten mikroenpresek baldintza hauek bete behar dituzte1. atalean azaldutazkoaz gain: — 6 langile baino gutxiago edukitzea. Langile-kopurua kalkulatzeko, diru-laguntzaren onuradunak dituen inoren konturako lan-kontratuak hartuko dira kontuan, lansaio osokoak edo horren baliokidea lansaio partzialeko kontratua denean. Plantillakotzat joko dira enpresaren jarduerari atxikita dauden baina euren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin diren langile autonomoak. 4. Era berean, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek baldintza hauek bete behar dituzte, artikulu honen 1. atalean azaldutakoaz gain: — Ohiko bizilekua Bizkaiko Lurralde Historikoan dutela egiaztatu behar dute kide guztiek. — Kideetako batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate batean alta emanda egon behar du. — Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda egotea. 2), 3) eta 4) baldintzak, eskabidea aurkezten den unean egiaztatu behar dira, eta ebazpena eman eta ordainketa egin arte eutsi behar zaie. Arlo guztietatik kanpo geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
875.000 €
Muga:
Laguntzen zenbatekoen mugak: — Gutxieneko muga: 800 euroko diru-laguntza garbia. — Gehieneko muga: dekretu honen 1.arloko laguntzaren gehieneko zenbatekoa, erakundeko eta urteko, 10.000 euro izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Eskabidearekin batera: 1.1 Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak: — Eskabidea, dekretu honen 38. artikuluan ezarritakoaren arabera. — Finantzako mailegu edota errentamenduaren polizaren kopia, amortizazio-plana jasoko duena. — Kontratu, eskaintza, proforma faktura edota aurrez ikusitakoedo egindako inbertsioaren zenbatekoa egiaztatzea ahalbidetzen duten behin betiko fakturen fotokopia. — Leasing kasuetan, epea amaitutakoan erosteko aukera gauzatzeko konpromisoa egiaztatzen duen agiria. — Hartzekodunaren fitxa, Bizkaiko Foru Aldundian banku-helbideratzeari buruzko datuak ez badaude edo dauden datuak aldatu nahi badira. 1.2. Diru-laguntzaren onuraduna pertsona fisikoa bada, artikulu honen 1.1 paragrafoan azaldutako dokumentazioaz gain, honako hauek ere aurkeztu behar dira: — Ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria. — Langile Autonomoen Araubide Berezian edo kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria. 1.3. Diru-laguntzaren erakunde onuraduna ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila bada, artikulu honen 1.1 paragrafoan azaldutako dokumentazioaz gain, honako hauek ere aurkeztu behar dira: — Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilaren kide bakoitzaren errolda-ziurtagiria. — Kide bat, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian edo kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria. 2. Tarteko justifikazioarekin batera: Diru-laguntzaren tarteko justifikazioa egiteko aurkeztu beharreko agiriak, nolanahi ere 2014ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharrekoak. Diru-laguntzaren justifikazioa justifikazio-kontuaren sistemaren bidez egingo da; horretarako honako hauek aurkeztu beharko dira: — Tarteko justifikazioaren txostena, webean eta Ekonomia Sustatzeko Saileko bulegoetan eskuragarri dauden ereduen arabera, behar bezala betea eta entitatean nahikoa ahalmen duen pertsonak izenpetua. Txosten hori bi eredurekin egongo da osatuta (txosten teknikoa eta txosten ekonomikoa). — Emandako maileguak maileguaren lehen urtean sortutako interesen ordainketaren banku-frogagiriak. — Maileguaren amortizazio-plana, bigarren urterako interesen aurreikuspen eguneratuarekin. — Legezko baldintzak guztiak betetzen dituzten inbertsioen fakturak. — Fakturen ordainketen frogagiriak. — Diru-laguntza emateko ebazpenean beren-beregi aurkezteko eskatu dena. 3. Azken justifikazioarekin batera Diru-laguntzaren azken justifikaziorako eta espedientea ixteko aurkeztu beharreko agiriak eta, nolanahi ere, 2015eko urriaren 31 baino lehen, aurkeztu behar direnak. Justifikazio-kontuaren sistemaren bidez egin beharko da dirulaguntzaren justifikazioa eta horretarako agiri hauek aurkeztu beharko dira: — Justifikazioaren txostena, webean eta Ekonomia Sustatzeko Saileko bulegoetan eskuragarri dauden ereduen arabera, behar bezala betea eta entitatean nahikoa ahalmen duen pertsonak izenpetua.Txosten hori bi eredurekin egongo da osatuta (txosten teknikoa eta txosten ekonomikoa). — Emandako maileguak maileguaren bigarren urtean sortutako interesen ordainketaren banku-frogagiriak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/04/01 - 2013/04/30
Ebazteko epea:
ForuDekretu honen itzalpean aurkezten diren eskabideak ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da eskaerak behar bezala eta beharreko agiriak aurkezten diren datatik, Foru Dekretu honek arautzen duen bezala.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.