"Kale antzerkia bultzatuz" programari 2012. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia
Agindu honen helburua da 2012. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal antzerki-konpainiek egiten dituzten ikuskizunen programak garatzeko gastuak zati batean ordaintzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
72.120 euro.
- AGINDUA, 2012ko martxoaren 21ekoa (BOPV Zk. 80/2012)
Kulturako sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari 2012. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:
- Prozedura bakoitzerako ezarritako gutxieneko ikuskizunak programatuko dira:
- 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.
- 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.
- 10.000tik 5.000ra biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.
- 5.000 biztanletik beherako herrietan: bi ikuskizun.
- Eskatzaileak mankomunitateak edo koadrilak badira, ikuskizun eszenikoak antzeztuko diren udalerriek ezin dute izan 5.000 biztanletik gora, eta guztira gutxienez ere hiru ikuskizun egingo dira.
- Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.
- Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.
- Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.
- Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.
- Baztertu egingo dira ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak edo beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez daudenak
Udalak, mankomunitateak eta kuadrillek edo beren udal-erakunde autonomoek
- Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.
- Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.
- Dagokion aurrekontu-partida izatea konpainia edo artista parte-hartzaileak kontratatzeko gastuei aurre egiteko, bai eta ikuskizunek sortzen dituzten ekoizpen-gastuei aurre egiteko ere.
Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
72.120 euro.
Emanaldi bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulatzeko, ikuskizunaren ordainsariaren honako ehuneko hauek erabiliko dira (BEZa barne):
- 2.000 eurotik beherako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 35.
- 2.000 eta 3.500 euro bitarteko ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 40.
- 3.500 eurotik gorako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 45.
Ez dira muga hauek gaindituko:
- Ez dira diruz lagunduko hiru ikuskizun baino gehiago onuradun bakoitzeko, 3.5 artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe. Bertan aurreikusten baita muga hori gainditzeko aukera diru-laguntza hauetara bideratutako diru-kopuru osoa agortzen ez bada
- Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.
- Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.
- Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 15.000 euro baino handiagoa izango.
Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, egindako jarduera 17. artikuluan jasotzen denaren arabera gauzatu dela behar bezala justifikatu ondoren.
Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:
- Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun-datuen egiaztagiria:
Ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du agiririk aurkeztu beharko - Aurkeztutako proiektuaren memoria I. Eranskina - Aurkeztutako programaren emanaldien zerrenda osoa (xls, 24 kB) behar bezala beteta barne
- Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.
- Hirugarrenaren Alta
Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu, Euskadi.net atarian eskuragarri duen Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko orria aurkeztu beharko du.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
- Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien kontratuak. Kontratu hauek kontratatutako erakundeak hartzen dituen legezko, lan arloko eta zerga betebeharrak jaso beharko dute.
- Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien fakturak.
- Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
24/05/2012
Sei hilabeteak.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.