[5] - 4.2. Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren eboluzioa
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Zerbitzu Elektronikoak Kudeatzeko Plataforma Bateratu bat edukitzea, funtzionala, eraginkorra eta moldakorra.
- Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratua eskuragarria, egonkorra, moldagarria (eskalagarria) eta emankorra dela bermatzea.
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Tresnak landuta eta martxan egotea, aurreikusitako egutegiaren arabera
- Plataformako erabiltzaileen gogobetetasuna, 10etik 6koa.
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren eboluzio funtzionala eta teknologikoa bilatzen da, Eusko Jaurlaritzako tramitazio elektronikoaren oinarri teknologikoa baita.
Eboluzio horretan sartuko dira digitalizazio-prozesuetan aurkitutako hobekuntzak, Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren Eboluzio Planaren Eranskinean deskribatuak.
Plataforma eskuragarria, egonkorra, eskalagarria eta emankorra izatea bilatzen da, bai eta beste sistema korporatiboen premiei erantzutea ere.
Gainera, eboluzio teknologikoari esker, seguru ekin ahal izango diogu Plataformaren etorkizuneko eboluzio funtzionalari, batik bat erabilgarritasun-hobekuntzei dagokienez.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EJIE
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA | Amaituta |
Azken aldaketako data: