[5] - 4.1. Zerbitzu Katalogoaren eboluzioa eta PLATEAko sistemekiko integrazioa
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- EAEko Administrazio Orokorrak eskaintzen dituen barne- eta kanpo-zerbitzuen eta -prozeduren ikuspegi integral bat edukitzea.
- Administrazio Elektronikoaren zerbitzu bateratuak hobeto kudeatzea.
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Katalogoa martxan, osorik eta eguneratuta egotea 2014ko abendurako
- Katalogoa kudeatzeko tresna berrikusita, eboluzionatuta eta martxan egotea, bere bertsio berrian, 2015eko ekainerako
- Katalogoa integratuta egotea administrazio elektronikoaren sistema bateratu guztiekin, 2015eko abendurako
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Zerbitzu Katalogoaren eboluzioa bilatzen da, funtsezkoa baita Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Elektronikoen Kudeaketa Eredua zabaltzeko eta sendotzeko.
Era berean, proiektuaren barruan sartzen da Katalogoa integratuz joatea administrazio elektronikoan bateratuak diren sistemekin; era horretan, batetik, Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen eta prozeduren fitxategi maisua izango da, sistema bateratu guztietako datuak koherenteak direla segurtatuz, eta, bestetik, tresna eraginkorra izango da zerbitzu elektronikoen kudeaketa errazteko.
Proiektuaren barruan sartzen da, gainera, Zerbitzu Katalogoa kudeatzen duen tresna bera hobetzea, bai maila teknologikoan, bai funtzionalean.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
- EJIE
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
FICHA DE EVALUACIÓN DEL PROYECTO | Amaituta |
Azken aldaketako data: