Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[5] - 3.1. Elkarreragingarritasun Sistema Orokorra

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarren eta enpresen administrazio-kargak murriztea.
  • Herri-administrazioen barne-eraginkortasuna hobetzea.
  • Baliorik ematen ez duten lanak ezabatzea, adibidez ziurtagiriak jaulkitzea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Elkarreragingarritasun Sistema Orokorra martxan egotea 2015eko abendurako.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Elkarreragingarritasun Sistema Orokor bat sortu nahi da, datuak trukatu ahal izan daitezen EAEko administrazioen artean, eta lotunea izan dadin Estatuko administrazioekin (Elkarreragingarritasun Nodoa).

Sistemaren antolamendu-, funtzionaltasun- eta teknologia-arloak direla eta, proiektuak kontuan izango ditu honako alderdi hauek:

  • Zerbitzu Eredu bat definitzea.
  • Datuen bitartekotzarako/elkartrukerako plataforma.
  • Arautegia.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • Foru Aldundiak
  • Udalak
  • EUDEL
  • EJIE
  • IZENPE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2015/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA Amaituta

Azken aldaketako data: