Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[5] - 3. Elkarreragingarritasuna

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarren eta enpresen administrazio-kargak murriztea.
  • Herri-administrazioen barne-eraginkortasuna hobetzea.
  • Baliorik ematen ez duten lanak ezabatzea, adibidez ziurtagiriak jaulkitzea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Elkarreragingarritasun Sistema Orokorra martxan egotea 2015eko abendurako.
Abe. 2014Abe. 2015Abe. 2016
Eskura dauden zerbitzu berriak246
elkarreragingarritasuna erabiltzen duten prozeduren ehunekoa6080100

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Elkarreragingarritasun Sistema Orokor bat sortu nahi da, datuak trukatu ahal izan daitezen EAEko administrazioen artean, eta lotunea izan dadin Estatuko administrazioekin (Elkarreragingarritasun Nodoa).

Era berean, proiekturen barruan sartzen da Elkarreragingarritasun Zerbitzuen Katalogo oso bat garatzea, paperezko ziurtagirien ordez datuak trukatzeko administrazio publikoen artean; eta Elkarreragingarritasun Zerbitzuak zabaldu ahal izatea ere lortu nahi da, zerbitzu horiek erabiltzea aurreikusita egon dadin Eusko Jaurlaritzako sailetako eta erakunde autonomoetako espedienteak erregulatzean.

Proiektu horrek honako azpiproiektu hauek ditu:

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EJko sailak eta erakunde autonomoak
  • Foru Aldundiak
  • Udalak / EUDEL
  • EJIE
  • IZENPE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA Amaituta

Azken aldaketako data: