Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[5] - 1.5. Administrazio Elektronikoaren Behatokia

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Administrazio elektronikoari buruzko informazioa eskurago jartzea, arlo horretako politikak eta zerbitzuak hobetzeko.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Behatokia sortuta egotea 2014ko abendurako.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Behatoki bat sortu nahi da, administrazio elektronikoaren egoerari, eboluzioari eta jardun-lerro posibleei buruz dagoen ezagutza ordenatu eta argitaratu dezan.

Behatoki hori funtzio moduan ulertzen da, eta ez organo moduan, eta arlo hauetan jardungo du:

  • EAEko administrazio publikoan administrazio elektronikoak duen egoerari eta eboluzioari buruzko aldizkako txostenak eta estatistikak.
  • Administrazio elektronikoaren plan estrategikoak administrazioaren maila guztietan.
  • Administrazio elektronikoari buruzko azterketak eta txostenak, naziokoak nahiz nazioartekoak, publikoak nahiz pribatuak.
  • Administrazio elektronikoaren arloko joerak eta praktika egokiak identifikatzea.
  • Eusko Jaurlaritzak parte hartzea administrazio elektronikoari buruzko ekitaldi eta foroetan, nazioarte-, nazio- eta eskualde-mailan.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ
  • Administrazio elektronikoaren organo estatistikoa.

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08