[5] - 1.1. Administrazio elektronikoaren antolamendu- eta funtzionaltasun-eredua sendotzea
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Zerbitzu elektronikoak erabiltzen dituzten kanpoko nahiz barruko pertsonen gogobetetasuna areagotzea.
- Zerbitzu elektronikoen kudeaketa eraginkorrago egitea.
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa
- Barne-erabiltzaileen gogobetetasuna, 10etik 7koa
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Zerbitzu Elektronikoen Kudeaketa Ereduak ordenatu eta sistematizatu egiten ditu egin beharreko jarduerak, bai zerbitzuak digitalizatzeko bai digitalizatuta dauden zerbitzuak kudeatzeko.
Eredu horren funtzionamendua sendotu nahi da, horretarako digitalizazio-protokoloa aplikatuz, Zerbitzu Katalogoa zabalduz eta zerbitzu elektronikoen antolamendu-euskarria sortuz, besteak beste.
Eredu hori funtsezkoa da Administrazioan zerbitzu elektronikoak eraiki eta martxan jarri nahi ziren fase batetik modu ordenatuan igaro ahal izateko "zerbitzu" fase batera, non modu normalizatuan martxan dauden prozesuak kudeatu behar diren.
Legegintzaldia
X. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
- EJIE
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA | --- | --- | Amaituta |