Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[3] - 5.1. Intranetaren eboluzioa

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Dauden aplikazioak eta baliabide informatikoak eskuratzeko modua hobetzea eta sinplifikatzea
  • Banakakoen eta lantaldeen produktibitatea hobetzea
  • Parte-hartzea bultzatzea
  • Erabiltzaileen gogobetetasuna handitzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Intranet berria ezarrita egotea 2015eko abendurako
  • Erabilgarritasun berriak ezarriz joatea 2016ko abendura arte

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Intraneta garatu nahi da, "idazmahai" erabilgarria izan dadin erabiltzaileentzat, eta produktibitate-tresna izan dadin eguneroko lanean.

Horretarako, intranetak erantzuna eman behar die, besteak beste, espedienteak tramitatzeari eta kudeatzeari, jakintza eta berrikuntza kudeatzeari, lanbide-sareak eta elkarlana kudeatzeari, langile publikoen tramiteen idazkaritzari (ordutegi-kontrolaren intzidentziak, baimen- eta opor-eskaerak, ikastaroetan izena ematea, zerbitzu-eginkizunak, bidaietako gastuak…), etab.

Intranet berriak integratuko ditu orain zein bere aldetik kudeatzen diren guneak, adibidez Jakingune, Zuzenean, EIES, HAEE,…

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08