[3] - 1. Administrazio Orokorraren eta Sektore Publikoaren dimentsionamendua
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- EAEko sektore publikoaren egitura berrantolatzea eta sinplifikatzea.
- Gastu publikoa murriztea, emandako zerbitzuei kalterik egin gabe.
Proiektuaren helburu zehatzak:
- Berehalako ekintza-plana:
- Erakunde publikoen kopurua % 25 murriztea
- Haien zuzendaritzak % 20 murriztea
- Epe luzeko plana:
- Dimentsionamendu-plana onartuta egotea 2014ko abendurako
- Lanpostuak berresleitzeko azterketa eginda egotea 2015eko abendurako
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
EAEko Administrazio Publikoaren egoera diagnostikatu eta hura arrazionalizatzeko aukerak eta proposamenak aztertu nahi dira, nahiz Administrazio Orokorrean eta Erakunde Autonomoetan, nahiz Sektore Publikoko gainerako erakundeetan.
EAEko sektore publikoa berrantolatzeko eta sinplifikatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa bete nahi da, gastu publikoa murriztuz, oinarrizko zerbitzuei kalterik egin gabe eta haien kalitate egoki bati eutsiz.
Sektore Publikoaren antolaketa- eta funtzionamendu-eredu bat egitea eskatzen du, haren estrategia, egitura, antolaketa eta kudeaketa birdiseinatzea, hura ezartzea eta haren emaitzen eta eraginaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak.
- Sektore Publikoko erakundeak.
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
EAEko Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta berrantolatzeko estrategia | Amaituta | ||
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA | Amaituta |
Azken aldaketako data: