Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[2] - 4.3. Zerbitzu elektronikoen ELZ sortzea

Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea
  • Zerbitzu elektronikoen kalitatea segurtatzea
  • Modu koordinatuan erantzutea zerbitzu elektronikoen erabiltzaileen intzidentzia guztiei, kanpokoei nahiz barrukoei
  • Zerbitzu elektronikoen kudeaketa eraginkorrago egitea
  • Etengabe hobetzen laguntzen duen tresna izatea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Laguntza Zentroaren kudeaketa-eredua definituta egotea 2014ko ekainerako
  • Laguntza Zentroa ezarrita eta martxan egotea 2014ko abendurako

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Zerbitzu Elektronikoen Erabiltzailearen Laguntza Zentro Korporatibo bat sortu nahi da, bai herritarrentzat (besteak beste, enpresak, beste administrazio publiko batzuk, beste erakunde batzuk, etab.) bai Administrazioko langileentzat, Administrazio Elektronikoaren babes-tresnak erabiltzen dituztenentzat.

Modu integratuan ebatzi nahi dira zerbitzu elektronikoak erabiltzeko laguntza-eskaerak, bai maila teknologikokoak bai funtzionalekoak.

Laguntza Zentro hori hedatzeak Laguntza Zentroaren kudeaketa-eredua definitzea eta ezartzea eskatuko du, maila funtzionalean, antolaketan, informazio-fluxuetan, araubide ekonomikoan, baliabideetan, sistemetan...

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • Sailak / Erakunde Autonomoak
  • ITZ
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08