Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[2] - 3.2. "Nire kudeaketak" kontsulta- eta tramitazio-sistemaren eboluzioa

Proiektua hasi gabe

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • "Nire kudeaketak"kontsulta-sistema erabilgarriago egitea
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Ziurtapenen erretilu berria martxan egotea 2014ko abendurako
  • "Nire kudeaketak" erabilgarriago egotea 2015eko abendurako
  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

"Nire kudeaketak" kontsulta- eta tramitazio-sistemaren erabilgarritasuna hobetu nahi da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, interfaze atseginagoak, sinpleagoak eta, batik bat, intuitiboagoak erabiliz, hartzaileen kolektibo guztiek eskuragarriago izan dezaten.

Digitalizazio-proiektuetan identifikatutako hobekuntzak ezarri nahi dira:

  • Espedienteak kudeatzen dituzten organoen identifikazioa hobetzea
  • Ziurtapen-zerbitzuetarako eta herritarrekiko harremanetarako erretilu berriak gehitzea
  • Espedienteak eta azpiespedienteak erlazionatzeko aukera ematea

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08