Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[2] - 1.4. Dokumentuak estandarizatzea eta normaltzea

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Administrazioko agiriak sortzeko prozesua normaltzea.
  • Herritarrekiko komunikazioan hizkera erraztea.
  • Herritarren arretarako oinarrizko informazioa optimizatzea.
  • Herritarrekiko harremanen hizkuntza normaltzea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hurrengo plangintza-aldirako onartutako euskararen erabilera normaltzeko politikaren arabera.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Interfaze orokorrak berrikusita egotea 2014ko abendurako
  • Inprimaki orokorrak berrikusita egotea 2014ko abendurako
  • Interfazeak eta agiriak guztiz berrikusita egotea 2016rako

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Agiriak estandarizatu eta normaldu nahi dira, hizkuntzari, maila juridikoari eta erabilgarritasunari dagokionez, eta honako hau da esparrua:

  • Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren aplikazioen interfazeen erabilgarritasuna berrikustea
  • Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuan honako hauek normaltzea, estandarizatzea eta ezartzea:

- herritarrek erabilitako inprimakiak

- administrazioak zerbitzu eta prozedura bakoitzean sortutako agiriak

- administrazioaren barne-agiriak

  • Sortutako agirien bizi-zikloa aztertzea eta ezartzea
  • Administrazioan agiriak sortzeko (ekoizteko) aurretiazko prozesua definitzea.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ
  • HAEE

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08