[2] - 1.1. Herritarrekiko harreman-eredua definitzea
Helburuak
Proiektuaren helburu orokorrak:
- Herritarrekiko harremanen kalitatea hobetzea
- Harreman-prozesuen barne-kudeaketa hobetzea
- Herritarrekiko harremanetan parte hartzen duten eragile guztien koordinazio egokia segurtatzea, zeharka edo modu horizontalean, nahiz sail edo sektore mailan
Proiektuaren helburu operatiboak:
- Harreman-eredua onartuta egotea 2014ko abendurako
- Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eremua
Herritarrekiko harreman-eredua egin eta onartu nahi da, dena delako arau-mailakoa, modu integralean arautu ahal izateko harreman-zerbitzu guztiak: aurrez aurrekoak, telefono bidezkoak eta Internet bidezkoak.
Eredu horrek herritarrekiko harremanen kalitatea eta harreman-prozesuen eraginkortasuna bilatzen du, eta kontuan hartuko ditu araudi-, antolamendu-, funtzionaltasun- eta teknologia-mailako alderdiak.
Ereduko parte izango dira:
- aurrez aurre eta telefonoz artatzeko Zuzenean zerbitzua
- weba, euskadi.net eta sare sozialen bidez
- harreman-zerbitzu elektronikoak (kontsulten, kexen eta iradokizunen kudeaketa barne)
Legegintzaldia
X. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Arduraduna:
- HHABHZ
Parte-hartzaileak:
- EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA | --- | --- | Amaituta |
Azken aldaketako data: 2017/01/07