Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[1] - 6. Administrazio-ereduari buruzko azterketa prospektiboa

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Eztabaida sosegatua bultzatzea eragileen artean (unibertsitatea, herritarrak, Legebiltzarra, administrazioak…) etorkizuneko eszenatoki posibleei buruz (demografia, fiskalitatea, prestazio-mapak…) eta lortu beharko liratekeen administrazio publikoaren ereduei buruz (antolamendua, dimentsionamendua, kudeaketa publiko berria…)

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Erakunde arteko lantaldea, etorkizuneko gizarte-ereduari buruzko eta administrazio-eredu berriei buruzko jardunaldi batzuk antolatzeko ideiak eman ditzan, eta amaierako dokumentua gizarte-eragileekin eta politikariekin sozializatuz.
  • Administrazio-eredu bat proiektatzea: antolamendua, egitura eta kudeaketa-moduak.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016.

Eremua

Azken urteotan, aldaketa esanguratsuak gertatu dira gizartean: biztanleria zahartzea, garapen-ereduaren krisialdia, teknologiaren eboluzioa eta sozializazioa, globalizazioa, gobernuen eta administrazioen zeregina zalantzan jartzea, herritarrak gai publikoetan ahalduntzea…

Horren guztiaren ondorioz, planteatu beharra dago zer-nolako administrazioa eratu XXI. mendeko gizartearen premiei erantzuteko. Euskadiko gizarteak zer eskatzen duen, ustez nolakoak izango diren aurrekontu-ereduak, presio fiskala, hezkuntza-, osasun-, gizarte-babeseko, segurtasun- eta justizia-prestazioak, teknologiak zertan aldatuko duen kudeaketa publikoa, globalizazioak zer eragin izango duen gure lurraldean… Horrek guztiak EAEko administrazio publikoaren eredu berri bat eskatzen du.

Horri gehitu behar zaio gaur egungo langileen ezaugarriak eta Eusko Legebiltzarraren konpromiso politikoa erakundeen egiturari buruz.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra
  • EAEko beste administrazioak
  • Gizarte zibileko eragileak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: