Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

[1] - 3. Politika publikoak ebaluatzea

Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Politika publikoak ebaluatzeko interesa sortzea eta gaitasuna sustatzea Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde publikoetan.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Ebaluazioak argitaratzeko atari bat garatzea
  • Politika publikoak ebaluatzeko praktika on bat egitea, metodologiaren eta lankidetzaren ikuspuntutik eredugarria dena, eta erakundearengan eragin handia duena

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016.

Eremua

Politika publikoen kalitatea eta baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra hobetzea bilatzen da, balio publikoa sor dadin herritarrentzat eta erkidegoarentzat, hau da, erantzun eraginkorra eta erabilgarriak ematea gizartearen premiei edo eskaerei.

Ebaluazioa sustatzeko proiektuak berekin dakar lantaldeak gaitzea, tresnak garatzea eta ebaluazioen berri emateko kanalak sortzea.

Proiektu horretan ezinbestekoak dira jakintza kudeatzea eta lankidetza-sareak sortzea.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gidaritza politikoa:

  • Lehendakaritza

Bultzada operatiboa:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • Administrazio Orokorra

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08